Oi Ama Eskual Herri
Oi Ama Eskual Herri Pierre Bordazarre (Etxahun Iruri) zuberotarrak idatzi zuen abestia da, Anaia etxen da ezkuntü izenpean. Urteak pasata Benito Lertxundi kantautoreak 1981ean moldatu zuen abestia Oi Ama Eskual Herri izenburuarekin, eta Altabizkar/Itzaltzuko bardoari bere laugarren albumean argitaratu zuen. 80ko hamarkadatik hara Euskal Herrian euskaraz zabaldu arren, jatorrizko doinua Mireille Mathieu frantses abeslariarena da: Accropolis adieu.
Oi Ama Eskual Herri | |
---|---|
Benito Lertxundi(r)en abestia Altabizkar/Itzaltzuko bardoari albumetik | |
Argitalpena | 1981 |
Musika mota | Folk |
Hizkuntza | Euskara |
Idazlea | Pierre Bordazarre |

Pierre Bordazarrek (1908-1979) bereak ziren 100 kantu baino gehiago bildu zituen Khantan liburuan 1977an.[1][2] Horietatik ezagunenak dira, seguruenik, Agur Xiberua, Goizian argi hastian eta Oi ama Eskual Herria. Harmonika eta txirula jotzen ere ikasi zuen. Bigarren Mundu Gerran soldadu aritzea egokitu zitzaion, eta gerra horretan galdu zuen anaia. Pierre bederatzi hilabetez preso egon zen Alemanian, Euskal Herritik urruti. Ogibidez laboraria eta artzaina zen.
Oso kanta ezagun bilakatu zen eta 2005ean Euskal Telebistak antolatu zuen Euskal Kanturik Onena saioan doinu hautatuen zerrendan egon zen. Doinu goxoa izan arren, 2012an Donostiako eztegu batean istilu bat sortu zuen .[3]
HitzakAldatu
I
Anaia etxen da ezkuntü
Bortxatü niz orai juraitera
Ene ophilaren egitera
Paris-erat banuazü
Errepika
O ama Eskual-Herri goxua
Zütarik hürrün ni trixterik banua
Adios ene etx' ondua
Adios Xiberua
II
Paris-eko bizitzia
Lan khostüz irus baguatzü
Hargatik berantzen zitadazüt
Zure berriz ikhustia
III
Bena denbora da llabürxko
Othoi ama entzün nezazü
Xokho bat haita izadazüt
Azken egün horientako
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Khantan - Etxahun-Iruri» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
- ↑ Bordazarre, Pierre. (1977). Khantan. I.P.A. Jakes Larrondo agertzailea.
- ↑ «La boda acabó en pelea multitudinaria» Diario Vasco 2012-10-30.
Ikus, gaineraAldatu
- Etxahun Koblakari pastorala
- Iparragirre pastorala
Kanpo estekakAldatu
- Oi ama Euskal Herri Benito Lertsundi, (Gabi de la Maza, Youtube)
- Oi ama Euskal Herri (Bankako menditarrak). Benito Lertsundi, (Gabi de la Maza, Youtube)
- 2012an Donostiako eztegu batean istilu bat sortu zen, beste arrazoi batzuengatik eta kantu hau jarri edo ez jartzeagatik.