Ilunabarra (abestia)

euskal abesti herrikoia Sarriegik, Santestabenek edo Mokoroak harmonizatua

Ilunabarra edo Eguzkia hasten da euskal abesti herrikoia da. Harmonizazio bat baino gehiago egin da euskaraz, egileen artean aipatu ohi dira hauek: Eduardo Mokoroa[1][2], Santesteban[1], Sarriegi[1][3][4][5] eta P. Arrue[1].

Ilunabarra (abestia)
Jatorria
IzenburuaIlunabarra
Ezaugarriak
Genero artistikoaZortziko txikia eta musika korala
Hizkuntzaeuskara
Tonoare minor
Bestelako lanak
MusikagileaRaimundo Sarriegi
José Juan Santesteban
Ignacio Mokoroa
Eduardo Justo Mokoroa
Argumentu nagusiaIlunabarra

Jatorria aldatu

Sarriegik sortu zuen doinu hau XIX. mendeko bukaeran. Suitzako Alpeetako doinu batean inspiratu omen zen, baina hori ez dago frogatuta. Gero Jose juan Santestebanek harmonizatu zuen, baita Eduardo Mokoroak ere.[1] Mokoroarena da gaur egunean gehien erabiltzen den harmonizazioa.

Bertsioak aldatu

Abesti herrikoia izanik hainbat bertsio plazaratu dira, besteak beste, talde hauek egin dute bertsio bat: Arima Soul, Sonakay, Belardi, Elortegi Anayak, Izaki Gardenak, Beñat Axiari, Oskorri eta Amaia Zubiria.[6]

Hitzak aldatu

Eguzkia hasten da
hasten da jetxitzen, jetxitzen,
dizdizera ederra
zaiola gutxitzen.
Diamantezko printzak
zaizkanean galtzen
urrezko bola baten
itxuran da jartzen
eta geldi geldi da
itxaspera sartzen
eta geldi, geldi
eta geldi, geldi
eta geldi, geldi da
itxaspera sartzen, sartzen
eta...

Doinua aldatu

Hau da Mokoroaren harmonizazioaren partitura sinplifikatu bat (lehengo errepikaldien bukaerak apur bat desberdin dira):

 

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Xenpelar Dokumentazio Zentroa-BertsozaleElkartea. «Eguzkia hasten da - Melodías de bertsos - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  2. «Illunabarra (4vm)» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  3. Garaizarko Matsorriak. (2012). ILUNABARRA (Raimundo Sarriegi) Zuzendaria: Miren Zubieta. Garaizarko Matsorriak, Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  4. Donostiako Txistulari Alardea 2013 - Ilunabarra. Alex Garitano - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  5. «Ilunabarra» Euskal Herriko Txistulari Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  6. «Bilatu abestiak: Ilunabarra» Badok (badok.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).

Kanpo estekak aldatu