Bibisekzioa, latinez: vivus eta sectĭo, "bizirik zatikatu", bizirik dauden animalien disekzioan datza, historiako zenbait garaietan gizakiekin ere egin da. Teknika honen helburua bizirik dauden izakien organuen funtzionamendua behatzean datza.

Igel baten bibisekzioa.

Gaur egun, teorian, zientzia helburuetako animalien bibisekzioa burutzen jarraitzen da, egileen arabera ez hain modu inbasiboan, gorputzen egitura eta funtzioak aztertzeko asmoz.

Animalien askapen mugimenduak ikerketetan bibisekzioa burutzearen guztiz aurka daude.