Ireki menu nagusia

Kirurgia

Zirujau» orritik birbideratua)

Erizain eta zirujauen taldea zesarea bat eginez.
Blinddarm-01.jpg

Kirurgia hainbat espezialitate medikoen multzo zabala da, oro har ehun biologikoen gainean prozedura fisikoak, bereziki ebakia eta jostura, horretarako ekipamendu eta tresneria bereziak erabiliz. Kirurgiaren ekintza nagusia ebakuntza da. Zirujauak dira esparru zabal honen espezialistak, sendagile, haginlari nahiz albaitaria izan daitezkeenak, gaixoa eta patologia zein diren. Historian, "zirujau-bizarginek" oso zeregin desberdinak egiten zituzten, ordea.

Anestesistekiko elkarlana ezinbestekoa da ia kasu guztietan, ebakuntza-gelaren barruko jardueran.

FaseakAldatu

Ebakuntza kirurgikoa hiru fasetan banatzen da:

  • Ebakuntza Aurrea: Interbentzio kirurgikoa egiteko erabakiarekin hasten da eta pazientea ebakuntza-gelako mahaira eramatean amaitzen da. Fase honetan Baimen Informatuak garrantzi handia dauka, interbentzio klinikoaren legezko eremua mugatuko baitu. " Informazio egokia jaso eta gero, pertsonak bere osasunean eragina edukiko duen interbentzio baten baimen libre, borondatezkoa eta konszientea” ematean datza[1] Bi eskubide ulertu behar dira: erabakiak hartzeko eskubidea eta erabaki hoberena ekarriko duen prozesu informatiboa.
  • Ebakuntza Unea
  • Ebakuntza Ostea

Espezialitate kirurgikoakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Acea B. El consentimiento informado en el paciente quirúrgico. Reflexiones sobre la Ley Básica Reguladora de la Autonomía de los Pacientes. Cirugía Española 2005; 77: 321-6.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kirurgia