Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Lovainako eta Parisko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Inperioko gudarosteko kirurgilaria izan zen eta Paduako Unibertsitateko Anatomiako eta Kirurgiako katedra sortu zuen.

 
Vesalioren Fabrica lanak giza gorputzaren marrazki ugari ditu, xehetasun handikoak, eta sarritan jarrera alegorikoetan.

De humani corporis fabrica libri septem (1543, "Giza gorputzaren egiturari buruzko zazpi liburukiak"), sarritan Fabrica soilik deitua, obra idatzi zuen, giza anatomiako lehen liburu zehatz eta osoa, behaketa errealetan oinarritua eta irudi ugarikoa; giza gorpuekin egindako ikerketetan oinarriturik Galenoren printzipio batzuk okerrak zirela frogatu zuen Vesaliok lan hartan, eta anatomia modernoaren oinarriak finkatu zituen.

1544an, Espainiara erbesteratu zen eta Karlos I.aren eta, geroago, haren seme Filipe II.aren mediku gisa lan egin zuen. 1564an, Jerusalemgo hilobi santura erromes joan eta itzulerako bidaian hil zen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andres Vesalio