Asklepio[1] (antzinako grezieraz: Ἀσκληπιός, Asklēpiós, asklɛːpiós ahoskatua) greziarren artean medikuntzaren jainkoa zen. Apolo eta Koronis ninfaren semea zen. Erroman Eskulapio (latinez: Aesculapius) izenez ezaguna zen. Elezaharraren arabera, Kiron zentauroak erakutsi zion medikuntzaren artea. Asklepiok eriak sendatu ez ezik, hildakoak pizten zituen. Izadiaren ordena hein horretan iraulia ikusirik, tximistaz jo zuen Zeusek. Epidauron ohoratu zuten batez ere Asklepio. Bere ezaugarriak: sugea, oilarra, makila eta kopa.

Asklepios, makilarekin eta sugearekin, bere ezaugarrietako bi

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.