Nerbio
Nerbioa ehun berezizko hari-moduko egitura luzanga da entzefaloa eta bizkarrezur-muina gorputzeko gainerako aldeekin komunikatzen duena[1]. Nerbioa nerbio-sistema periferikoaren oinarrizko unitatea da eta bulkada elektrikoak igortzen ditu mezu sentsitibo zein motorrak garraiatzeko.
Nerbio | |
---|---|
![]() Nerbioak (horiz) goiko gorputz-adarrean ![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | Nerbio-sistema periferikoa |
Konponenteak | Axoia |
Identifikadoreak | |
Latinez | nervus |
TA | A14.2.00.013 |
FMA | 65132 |
Terminologia anatomikoa |
Nerbio-sistema zentralean dagoen egitura analogoari nerbio-traktu deitzen zaio. Batzuetan, neuronei zelula nerbioso deitzen zaie, baina termino hau ez da guztiz zuzena; izan ere, neurona askoak ez dituzte nerbioak osatzen, eta nerbioen artean badaude Schwannen zelulak bezalakoak, ez direnak neurona baizik eta axoiak mielinaz babesten dituzten zelula espezializatuak.
EtimologiaAldatu
Nerbio Erdi-Aroko latineko nervus (nerbio) hitzetik dator, hau latineko nervus-etik (tendoi, soka), antzinako latinaren neuros hitzaren metatesitik sortua. Hitzaren erroa aitzinindoeuropereko (s)neu (tendoi) hitzetik datorrela uste da. Erdi-Aroan nervus hitza erabiltzen zen bai tendoi zein nerbioak izendatzeko, bi egitura hauen antzekotasunak zirela medio.[2]
EgituraAldatu
Nerbioen barruan, axoi bakoitza endoneuro deitutako ehun-konjuntibo geruza batek inguratzen du. Axoiak taldeka biltzen dira, nerbio-faszikulu izenarekin ezagutzen direnak. Faszikulu bakoitza perineuro deitutako ehun-konjuntibo batek biltzen du. Azkenik, nerbio oso hori beste ehun-konjuntibo batek biltzen du, epineuro deiturikoa.
Nerbio motakAldatu
Nerbio-sistema periferikoko nerbioak hainbat irizpide fisiologiko edo funtzionalen arabera sailkatu daitezke
Sailkapena funtzioaren araberaAldatu
Sailkapena jatorriaren araberaAldatu
- Nerbio kranial edo bikote kranialak. Entzefalotik ateratzen direnak.
- Nerbio espinal edo bizkarrezurreko nerbioak. Bizkarrezur-muinetik ateratzen direnak.
Sailkapena estimuluaren norabidearen araberaAldatu
- Nerbio aferentea
- Nerbio eferentea
- Nerbio mixtoa
ErreferentziakAldatu
- ↑ Testu hau lizentzia librean argitaratuta dagoen «Nerbio» zthiztegia.elhuyar.eus Noiz kontsultatua: 2018-03-16. orrialdetik hartua dago.
- ↑ (Ingelesez) «nerve | Origin and meaning of nerve by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com Noiz kontsultatua: 2021-03-03.