Exmoor ponia, (ingelesez: Exmoor pony), Ingalaterrako Exmoor eskualdearen inguruetan hedatzen den bertako zaldi arraza bat da[1][2]. Abere hauek erdi-basati bizi izan dira mendetan zehar bertako mortu zabaletan, "moor" hitzak ingelesez morturen adiera baitu. Exmoor poni arraza Devongo ipar ekialdean zein mendebaldeko Somerset konderrietan hedatzen da bereziki.

Exmoor ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Ingalaterra

Aditu gehienen arabera, Exmoorrekoa Bretaina Handiko poni arraza zaharren eta nahastu gabeko ezaugaerrri gehien mantendu duena da[3]. Are gehiago, batzuentzat arraza Goi Pleistozeno garaian bertan bizi ziren Basazaldien ondorengo zuzenak dira.

Historian zehar Exmoor poniak, Bretaina Handiko beste hainbat poni arrazen baina eragin gutxiago gutxiago jasan du beste zaldi motengatik. Haren ondorioz Antzineko ekido arrazen zenbait ezaugarri mantendu ditzute aldi berean, besteak beste kolorean zein abereen arteko antzekotasunean. Hurbileko Dartmoor ponik baino ezaugarri gehiago gorde ditu antzineko tarpanengatik eta esaten dutenez, izaeraz "basatiagoa" da.

Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik zaldi mota hau ponien sailkapen taldean sartzen da.

Poni hauek eguraldi euritsu eta zakarrari oso ondo egokituta daude. Exmoorreko mortuetan larretzen diren abereek ekarpen handia egiten dute bertako naturaren kontserbaziorako eta hainbat habitat erdinaturalen kudeaketarako [4].

Exmor arraza "arriskuan" egoeran dago Rare Breeds Survival Trust elkartearen arabera eta "mehatxatua" egoeran dago Ameriketako Estatu Batuetako The Livestock Conservancy elkartearen arabera.

Arraza oso ondo egokituta dago eguraldi euritsu eta hotza jasotzeko. Baita bertako larretako bazka eskasari ere. Horretarako baldintza zakarretara egokitutako beste zenbait antzineko poni arrazen hainbat ezaugarri partekatzen du. Neguko ilaje naroa barne, muturreko euri eta hezetasunatik babesteko oso egokia.

Arraza hipikako ekintza ezberdinetarako erabiltzen da eta Exmooreko Parke naturaletako larreak eta habitatak kontserbatzeko[5] Exmoor poniak rewilding edo birbasatze zenbait egitasmoetan erabiliak izan dira ere[6]. Hau dela eta, arrazaren abere kopurua zerbait emendatu da azken urtetan, nahiz eta oraindik euren kopurua txikia izan.

Urtero libre jaiotako zaldiko ugari zela zaldiak bezala erabiltzeko harrapatzen dituzte.

Etimologia

aldatu

Exmoor poniak bizi den Ingalaterrako eskualdetik hartzen du izena, Exmoor, padurez eta txilardiez osatutako eskualde isolatua eta Devon eta Somerset artean kokatua [7]. Hain zuzen duela gutxi arte eskualdean errepide eta bide gutxi izateak, eta haren ondorioz beregan gizakiaren eragina txikiagoa izateak, arrazaren iraupena, beste zaldi arrazekin nahastu gabe, ahalbidetu du historikoki [8].

Iturri batzuetan zelta ponia ere deitzen dute[9][10], baina ez da nahstu behar Zelta poniak sailkapen taldearekin non, nolanahi ere, kokatzen den. Bertan, besteak beste, Euskal Herriko pottoka, Asturiasko asturkoia, Kantabriako zaldi montxino, Ingalaterrako hego aldeko Dartmoor poniak, Exmoor poni eta New Forest poni arrazak, Galiziako zaldia edo "Faco galegoa", Portugaleko garrano zaldia, Irlandako Connemarako ponia zein Eskoziako Shetland ponia daude ere talde honetan Europako beste zenbait poni arrazaren artean[11].

Exmoor ponia Britainiar uhartetako mendi eta eremuetako ponien sailkapen taldean sartzen da ere.

Arrazaren historia

aldatu

Bere antzintasuna dela eta, poni arraza honek arreta erakarri du ikerketa zientifikoari dagokionez. Baiata adituen arteko iritzi kontrajarriak poni hauen antzinatasunaren zein tarpanekiko gertutasunaren inguruan.

Exmoor arrazak zaldi jabeek egindako "hobekuntzetatik" ihes egin du historikoki, beste arrazekiko gurutzaketak sahiestuz. Hau, hasiera batean, bere habitata izandako eskualdearen isolamendiagatik izan zen eta gero, garai modernoetan, arraza zaleek emandako babesagatik.

Historia aurreko garaiak zeltak arte

aldatu

Eztabaide luzea egon da ea Exmoor ponia Historiaurreko zaldi basatien ondorengo zuzena den edo etxeko zaldien populazio baten ondorioa.

Exmoor poniaren hazleek arraza antzinako poni basatien (tarpanen) ondorengo zuzena dela aldarrikatzen dute, eta Azken izotz Arotik zuzen datorrela. Beraz arraza duela 100.000 urtetik hona mantendu dela bertan . Azken ADN azterketak ordea ez datoz bat teoria hauekin eta zera adierazteen dute; Exmoor poniak historian zehar eta une ezberdinetan beste zenbait zaldi arrazen eragina jaso duela. Bai dago ordea antzekotasun morfologiko handiak antzinako basazaldiekin, tarpanarekin, lotzen dituenak.

Hainbat adituek diotenez, Exmor poniek Europako labar-pinturetan agertzen diren zaldien antza daukate [12]. Beste aldetik ikerlariek Mendip muinoetako kobazuloetan, Somerseten aurkitutako zaldi hezurrak, K.a. 60.000 urtekoak, gaur egungo Exmoor ponien oso antzekoak direla ondorioztatu zuten [13].

2007. urtean Exmoorreko zazpi poniren mitokondrioaren genoma (mtDNA) egindako anilisi genetiko batek ia ososrik ondo definitutako klade batean biltzen zirela ondorioztatu zuen, aldakortasun gutxirekin [14]. Honek ez du arrazaren jatorriaren auzia konpontzen, aniztasun apal hori zaldi basatien arbaso zuzenetik bezain erraz botila-lepo batetik sortu bait daiteke.

Ekidoak Bretainia Handian egon dira behintzat duela 700.000 urte BP. Exmorreko aurkitutako aurreneko aztarna paleontologikoak duela 50.000 mila urtekoak dira. Ekidoak, beste hainbat animali bezala, atzera eta aurrera mugitzen ziren izotzaldiekin, hainbat gunetatik desagertzen eta gero berkolonizatzen baldintzak hobeagoak zirenean.

 
Antzineko Yukongo poniaren marrazkia

Antza aurreneko zaldiak Alaskatik Britaniar uhartetara duela 130.000 mila urte etorri ziren. Seguruen Yukongo zaldi motako abereak ziren. Zaldi horiek, neurri batean behintza, egungo britainiar ponien arrazen arbasoak izan ziren. Zaldiak uhartediko bazter guztietara hedatu ziren arrakasta handiz. Garai haietan beraien harrapatzailerik handiena sable horzdun tigrea zen. Zaldi hauek ziren aldi berean bertako tarpanen arbasoak.

Esan bezala zenbait adituen arabera Exmoor poniak oso gutxi aldatu dira antzineko arbaso hauengatik.

Duela 100.000 urte inguru aurreneko Neanderthalgo gizakiak Bretainiar uhartetara heldu ziren eta zaldiak ehizatzen hasi ziren. Zaldien haragia oso estimatua izan zen garai hartako gizakientzat eta abereen larru eta gantza beharrezkoak ziren negu latzak igarotzeko Duela 10.000 urte izotza atzeraka hasi zenean aldaketa sakonak eman ziren landaretzan eta estepa hotzek atzera egin zuten basoen alde. Belardi zabalak mortu zein mendien gainetara mugatu ziren. Haren ondorioz zaldientzat aproposak ziren habitatak murriztuz joan ziren. Aldi berean izotzak urtu baino lehen posiblea zen zaldiak Mantxako Kanala zeharkatzea, hor lautada heze bat baitzegoen.

 
Behorra moxalarekin

Askoz poni gutxiago geratu ziren Bretainiar Uhartetan eta gainera beraien populazioak Europako beste populazioetatik isolatuta geratu ziren egungo Bretainia Handiko mendiko poni arraza ezberdinen oinarria izanik.

1950. eta 1960. urtean Mary Etherington eta H. Ebhart-ek Exmoor ponia eta historia aurreko zaldien arteko konparatzen zituzten ikerketa sorta bururutu zituzten. Haietan zera ondorioztatu zuten; Exmoor poniak Pleistozeno Berantiarrean Britaniar Uhartetan zein Frantzian bizi ziren zaldi basatien ondorengoak zirela. Ondorio hau ateratzeko historiaurreko zein egungo abereen garezurren analisi konparatiboa egin zuten, bereziki molar eta premolarren ezarpenean.

1977an Daphne Machin Gooddall-ek Equus europaeus taldean kokatu zuen [15]. Talde hau berak definitutako sailkapena da.

1986an Colin Grovesek argitaratutako artikulu batean, "The taxonomy, distribution and adaptations of recent equids", hipotesis hau ezbaian jartzen zuen [16]. Berak mantentzen zuen Britania Handiko Uhartean zeuden Historiaurreko zaldiak Pleistozeno eta gero desagertu zirela. Beretzako beraz gaur egungo poni britainiar guztiak, Exmoor ponia barne, etxekotutako zaldien ondorengoak dira, kanpotik Uhartera ekarriak. Teoria honek bat egingo luke beraz "zelta poinien" teoriarekin.

Badira erdibideko iritziak ere. 1971. urtean Erna Mohrrek zera defenditu zuen; Exmoor arraza Uhartean geratzen ziren antzineko basa zaldien eta jendeak ekarritako abereen arteko nahasketatik sortu zela.

Hans Hovens eta Toom Rijkers adituen arabera Exmoor poniak Pleistozena Berantiarrean Ipar-Mendebaldeko Europan basa-zaldien populazien ondorengoa izan daiteko zuzenean.

Antzinako zaldien aztarnetan DNAren laginen nahikorik ez izateak asko zailtzen du jatorrizko zaldien ekarpena Bretainia Handiko gaur egungo zaldi arrazetan.

Exmoor poniak etxekotze aurreko mtDNA haplotipoen maiztasun handia du, baina mundu osoko beste zenbait zaldi arrazatan aurkitzen dira ere. Odol laginen aterketek erakusten dute Exmoorak odol arraroa duela, hainbat ezaugarri arabiar eta ekialdeko zaldi arrazetan ez dagona [17].

Kontutan hartu behar da Brontze Aroa baino lehen ezinezkoa zen bertara zaldien garraioa itsasoz, Neolitoan nabegazioa oraindik hain garatua ez zegoelako tamaina handiko animaliak itsasontziz mugitzeko[18].

Zelta garaiak

aldatu

Carolyn Willekesek, greziar eta erromatar ikasketetan dotorea, Exmoor poniak historiaurreko eta eta antzinako britainiar zaldiekin duen antza nabarmentzen du[19].

Zelta hilobietan bi zaldi mota ezberdin zeudela nabarmentzen du, eta zeltrek zaldiak Kontinentetik inportatu baziren, Britainia Handiko klimara egokitutako poniak etxekotu zituztela ere dio.

 
Zelten garaiko txanpona, Burdin Aroan Bretainia Handian txanponduta. Zaldi baten irudia.

Zeltak Britaniar Uhartetara heltzerakoan, poni basati hauek euren gerra zalgurdietatik tiratzeko erabiltzen hasi ziren. Ikerketa arkeologikoek adierazten dute zaldia erabilia izan zela garraiorako Ingalaterrako hego-mendebaldean 2.400 BP-tik behintzat. Erromatarrek zizelkatutako irudiek ere morfologikoki exmoor ponien antzeko abereak erakusten dute ere. Edozein moduan ezin da zehaztu zelten zaldiak beraiek ekarritako aberen ondorengoak edo bertakoekiko gurutzaketan baten ondorioa izan ziren. Azken hau

Cossar Ewartek Exmoor ponia Equus caballus celticus izeneko talde batean kokatu zuen, beste hainbat arrazekin eta zelten migrazioekin eta ekarritako aberekin lotuz. Teoria hauetatik ateratzen da lehen aipatutako arrazaren izenetako bat, zelta ponia.

Erromatarrek meatzaritza asko garatu zuten Exmoor eskualdean [20].

Garai historikoak

aldatu
 
Exmoor "zelta zaldia" bezala deskribatu zuen JHS Jonstonek "The hors booken" 1908an.

Exmoor ponien aurreneko aipamen idatzia Domesday liburua delakoan agertzen da 1086. urtean, Exmoor "erret basoa" izendatua izan zenean [21]. Edozein moduan Exmoorreko Errege Basoan zebiltzan zaldien zenbakirik ez da bertan agertzen, erregearen jabetzakoak izanik abereak ez baitziren zergapetu behar. Mendeetan zehar, zaindari sail batek kudeatzen zuen Errege Basoa, abereen larretarako tasak kobratuz, poniak barne. Zaindariaren aldaketarekin batera, askotan, beraien jabetza ziren poniak saltzen zituzten. Adibidez 1748an, Hill eta Darch gerraontzien eraikuntzaren amaieran. 1767an, Sir Thomas Acland zaindaria Basoko poniak bazkatzen ari zen Exmorren. 1805 eta 1809ko salmenten erregistroetan kolore beltza, grisa, baio, dun eta urritz zeukaten ponien zerrenda agertzen da [22].

Ikerkariak ez datoz bat Exmoor ponien arraza garbiko ilaiaren kolerea zalantzan jartzen duten datu historiko hauen eta bere esanahiaren inguruan. Batzuen ustez, Exmoor poni mota marroia ziurrenik behorrak kanpoko arrazekin gurutzatuen bidez galdu zela frogatzen du [23]. Beste batzuen ustez ordea, mortuaren zaindarien poniak bakarrik agertez direnez, kolore desberdineko samalda gurutzatuak eta jatorrizkoak batera bizi zitezkeen eremu haietan.

1500. urte inguru egindako hainbat zentsoek 1.000 abere inguruan kokatzen zuten ponien populazioa Exmoorren. Hurrengo urtetan nahiz eta kanpoko hainbat poni ekarri Exmoorrera oro har arraza nahiko garbia mantendu omen zela uste da.

Exmoor guztia orduan ez zen baso sarri bat jada, baina izen hori hartzen zuen erret ehiz-barrutia zelako. 1818. urtean ordea bertako zuhaitz gehienak moztu zituzten eta orduan paisaia gaur egungo mortuaren traza hartu zuen.

1.818an moor edo mortutik urruti zeuden (nahiz eta bertako jatorria izan) eta ekarritako ponien ondorengoek osatu zuten gaur egungo exmoor arrazaren odol-oinarria. Edozein moduan arraza-elkarte ofiziala 1921. arte ez zen eratu.

 
Exmoor poniak Bampton herrian 1943. urtean

Egungo Exmoorreko Parke nazionalaren azalera gehien 1818an saldu egin zuten, bere jabe berria John Knight izan zen. Sir Richard Aclandek, Exmoorreko azken zaindaria, 30 poniekin gaur egun oso ospetsua zen Anchor arraza sortu zuen. Horretarako mota zaharreko poniak aukeratu zituen. Winsford Hill delako parajea hesitu zuen eta handik poniak saltzen ari zen inguruko etxaldetako jabeei [24]. Parke nazionala Exmoor ponien bizilekua ere bada leku hori. Denborarekin poni hauetatik sortutako arraza, Exmoorreko zein Parke Nazionalaren ikurra bilakatu da. Egia da egungo arraza garbiko Exmooreko poniak Anchor arraza honetatik datozela.

Bitartean, 1826. urtetik aurrera, Exmoorreko jabe berriak, Jhon knightek, bere zaldi guztiak arabiar zaldiekin zein Thorough zaldiekin gurutzatzen hasi zen arraza "hobetzeko" eta bere salneurria handitzeko[25].

XIX. mendearen amaieratik aurrera, Exmoroak selektiboki hazi ziren, mutur mealiko oso kontutan hartzen. 1921ean, Exmoor Pony Societyren arau ez oso finkatuak poni grisak eta beltzak onartzen zituzten, baioaz, marroiaz eta dunaz gain, nahiz eta berehala zorroztu ziren kolore-arauak, arrazaren estandar zehatzarekin bat ez zetozen animaliak baztertzeko (antzinako arraza motan oinarrituta) [26].

1921. urtean Exmoorreko Poni arrrazaren Elkartea sortu zuten abere hauen kontserbaziorako. Egun Exmoor Pony Society deitzen dena. orduan arraza garbiko 30 abere baino ez ziren geratzen. Egungo poni guztiak abere hauen ondorengoak dira.

 
Exmoor zaldiak Cothestone hillko baso batean larretzen.

Arraza ia desagertu egin zen Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urtetan. Alde batetik soldaduek tiro praktikak egiteko erabiltzen zituztelako eta bestetik lapurrek beren haragiagatik hiltzen zituztelako, edo gerrako haragi-industria hornitzeko erabili zituztelako.

Gerra eta gero zaldi-zaleen Mary Etherington andrea buru zuen talde txiki bat lanean hasi zen berriro exmoor poniak desagertzetik salbatzeko. 1950. urtean hainbat poni, beti kopuru txikietan, exportatzen hasi ziren Kanadara zein Europako beste zenbait lekuetara. Bertan arrazaren populazio txikiak mantentzen dira oraindik[27].

Aurreneko erregistro liburua 1963. urtean argitaratu zuten[28]. Hori baino lehen, 1913. urtetik arrera arrazako ponien aipamenak agertzen ziren Polo&Riding Ponyren arrazako liburuan.

Edinburgoko Unibertsitateko James Grant Speed irakasleak hainbat ikerketa egin zuen Exmoor arrazaren inguruan[29].

1981. urtean argitaratutako datuen arabera arraza emendatzen ari zen kopuruz, beti oso poliki. Urruti arraza salbutzat jotzeko kopurutik.

2000. urtean Moorland Mousie Trust sortu zen Exmoor poniaren kontserbazioan laguntzeko. Exmoor ponien eskaera oso murritzarekin, erakundea lanean ari da dirua biltzeko, poni hauek zaldiketarako trebatzen.erdi basatien kasuan izan ezik, haientzako ez baitago beste aukerarik.

2006. urtean Trustak "Exmoor pony Centre" ireki zuen Exmoorren

2009ra arte, arraza garbiko Exmoorrak burdin-marka beroarekin markatzen ziren banan banan identifikatzeko. Gero, mikrotxipekin alternatiba bideragarri bat agertu zenean, hazleek baserrien inguruetan kontrolatutako, (ez eremuetan libre zebiltzan abereak) horrela markatzeari utzi zioten. Urte batzuk geroago, marka beroa legez kanpokoa bihurtu zen Britainia Handi osoan, ponia erdibasatien kasuan izan ezik, hazleek diotenez ez baitago beste aukerarik.

2010etik aurrera, Exmor poniaren Elkartearen 100. urtemugan, mundu guztian barrena 4000 Exmoor poni zeudela kalkulatzen zuten, bereziki Bretaina Handian barrena eta 600 poni libre jatorrizko Exmoorreko mortuetan. Beraz arraza ez dago galtzeko zorian jada RBST-ren arabera..

Exmoor poni arrazaren harremana Euskal Herriarekin

aldatu
 
Poni bat meategira jeisten. Industri iraultzan milaka poni eraman zituzten Kantauri itsasoko ertzatik Ingalaterrara bertako meategietan lan egiteko

.

Bibliografia ugari dago Exmoor arraza Kantauri itsasoko ertzaren poni arrazekin lotzen duena, Euskal Herriko bertako poni arrazak barne. Bereziki montxino zaldiarekin lotzen dute [30], pottokak baztertu gabe. Kontutan hartu behar da mendetan Euskal baleazaleek Ternuako bidean euren itsasontzietan garraiatutako eta Ingalaterran merkaratutako ehunka abelburu.

Hau horrela da zeren eta Industria Iraultzaren urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantauri itsasoko ertzatik Inglaterrara bertako meategietan lan egiteko meategiko zaldiak bezala, pottokak, montxinoak eta asturkoiak [31]. Poni hauek beraien ekarpena egin zuten Ingalaterrako poni arrazen garapenean, Exmoor eta Dartmoor ponien kasuan ere.

Beste aldetik egindako zenbait ikerketetean Exmoor ponia eta euskal pottoka dira Europako antzineko ponien artean genetikoki hurbilen dauden bi arraza.

Hedapena eta arrazaren egoera

aldatu

Exmoor poni arraza Ingalaterrakohego mendebaldean dauka jatorria. Poni arraza hauen samalda erdi-basatiak Devon eta Somerseteko mortu (ingelesez "moor") zabaletan larratzen dira. Bereziki Exmoor Parke Nazionalaren lurretan. Exmoor ponia bertako parke nazionalaren ikur nagusia da.

Equus Survival Trust elkartearen arabera, arraza oso egoera larrian dago [32]. Arraza garbiko 800 abere baino ez dira geratzen. Haietatik umatzeko moduko 100 eta 300 arteko behor helduak. Datu hauek ez datoz bat Exmor poniaren Elkartearen zentsoekin, azken hauek askoz baikorragoak baitira. Zaldien odol garbitasunean egon daiteke estimazioen ezberdintasunaren gakoa.

Ashwicken, Dulvertonetik gertu "Exmoor Pony Centre" (Exmoor Poniaren Gunea), delako tokia dago ararrzaren inguruko informazio ugari eskeintzen duena, eta poni hauen inguruko hainbat aktibitate parke naturalaren bisitariariei eskeintzen diena [33].

Arrazaren egoera

aldatu

Exmoor Pony Society elkarteak uste du gaur egun 500 poni inguru daudela arrazaren jatorrizko Exmoorren eta 3.500 inguru Erresuma Batuan zein beste herrialde batzuetan. Kopurua nahiko osasungarri izan arren kontutan hartu behar da poni gehienak ez dira ugalketarako erabiltzen.

Ezaugarriak

aldatu
 
Exmoor ponia landa batean

Gorputza

aldatu
  • Bere altuerarako gorputz egitura indartsua dauka. Bularra sakona da eta bizkarra zabala.
  • Pisua: 227 eta 362 kg artean dago.
  • Burua gorputzarekiko proportzioan handi eta luze samarra da. Belarri txikiak ditu, eta ezaugarri berezia du: "apo-begi" bat, betazaletako haragi-multzo estrak sortua, ura desbideratzen eta isolamendu gehigarria ematen laguntzen duena. Buruaren profila zuzena da.
  • Begi nabarmenak.

Kolorea

aldatu

Oro har exmoor poniak gaztain ilun kolorekoak dira, batzuk nahiko ilunak, edo uherrak. Pangare markak dituzte nahiko nabarmenak muturrean, begien inguruan zein sabel aldean [34]. Pangare markak hainbat zaldi arrazetan suertatzen dira, baina baita beste ekinoetan ere. Marka hauek, beste hainbaten bezala, antzinako ekido arrazen ezaugarritzat hartzen dira.

Hainbat zaldi kolore argiago daukate, eta kolore hori "exmoor dun" bezala ezaguna da.

 
Kolore argiko behor bat. Kolore tonu hau ez da hain ohikoa.

Edozein moduan arraza garbiko zaldietan ez dira orbain zuriak onartzen, beste hainbat arrazekin izandako ondoriotzat hartzen baitira.

Arrazaren erregistro liburuan abereek orbain zuririk ez edukitzea behartzen du.

Altuera

aldatu

Animalien bataz besteko altuera soin gurutzera 114-130 cm artean dago. Behorrentzat gehienezko 127 cm altuera gomendatzen da. Paradako zaldi zein igendutako zaldientzat 130 cm da markatutako altura soin gurutzera. Zenbait kasuetan hau baino altuagoak dira poniak, baina ez da egokitzat jotzen[35]

Hankak eta apatxak

aldatu

Apatxak txiki, sendo eta gogorrak ditu.

Ilajea

aldatu
  • Eguraldi hotz eta euritsuetara moldatutako gainontzeko Poni arraza gehienetan gertatzen den bezala, Exmoor zaldiek neguko geruza bat garatzen dute. Artilezko geruza oso isolatzaile da, "borra" izenekoa, eta ile luze eta oliotsuko osatuta dago, berokia diluitzea galarazten duena. Ura animaliaren alboetatik desbideratzen da tanta-jario gutxi barneratu daitezkela. erortzeko. Euskal Herriko pottokek, esate baterako, antzeko ilajea garatzen dute neguan eta gero udaberrian galtzen dute.
  • Zurda eta isatsa lodi eta luzeak dira, eta isatsaren txertatzea arrunta da klima hotzeko ponietan, ile lodiekin, euri ura izterretik zein sabeletik desbideratzen dutena, atzeko hanken atzealdean isatsaren ile luzeetatik lurrera erortzeko[36].

Izaera

aldatu

Adimentsua, aldartetsua, bizia eta sozaila.

Bere gogortasuna eta erresistentzia ospetsuak dira[36]. Zaldi apur bat berekoia da, edozein moduan betidanik zela zaldia bezala erabilia izan dena.

Exmoor arrazaren zazpigarren molarraren kontua

aldatu

Exmoor-eko poniek zazpigarren molarra dutela diote ikerketa ugariek, beste zaldi-arraza batzuek ez duten ezaugarria. Iturri askok diote Exmoor-ek beste zaldi-arraza batzuek ez bezalako masailezur-egitura duela. Edozein moduan baieztapen hauek datu eta ikerketa okerretan oinarritzen dira[37]. Germaniar ikerketa baten itzulpen desegokian oinarritutako gaizki-ulertu bat da kontua. Azterketa, behar bezala itzulitakoan, zaldi-arraza askotan eta, agian, masailezur nabarmena duten animalia guztietan aurkitutako ezaugarri bati dagokio. Badirudi gainera Exmorrera ekarritako beste zaldi arrazen odol-horniduraren adar gehigarria dela. Aparteko hortz bat kanpoko zaldi arrazen ekarpenaren ondorio izan daiteke. Hala ere ezaugarri hau zaldi arrazen artean duen maiztasunari esker, Exmoor poniaren kasua ez da oso nabarmena. Edozein moduan gainera, ezaugarri hori beheko baraila handiak dituzten zaldi-arrazetan aurkitzen da, eta, beraz, ez da oso nabarmena Exmoor ponian duen presentzia[38].

Exmmor ponia eta inguruko zein pareko arrazak

aldatu

Gertutasun geografikoa, tamaina eta sarritan askotan ilaia eduki arren, zantzu guztien arabera Darmoor eta Exmoor poniek ez dute jatorri berdina. Ikerketek bi zaldien populazioen arteko lotura zuzena ukatzen dute [39].

Exmoor ponia Britainiar uhartetako mendi eta eremuetako ponien sailkapen taldean sartzen da.

Haibatek Exmoor ponia zelta poniak delako taldean sailkatzen dute aldi berean. Bertan, besteak beste, Euskal Herriko pottoka, Asturiasko asturkoia, Kantabriako zaldi montxino, Ingalaterrako hego aldeko Dartmoor poniak, Exmoor poni eta New Forest poni arrazak, Galiziako zaldia edo "Faco galegoa", Portugaleko garrano zaldia, Irlandako Connemarako ponia zein Eskoziako Shetland ponia daude ere talde honetan Europako beste zenbait poni arrazaren artean. Esate baterako Bosniako poniak antza handia dauka poni guzti hauekin.

Ezaugarri morfologikoei dagokienez, 1995ean argitaratutako ikerketa batek zera ondorioztatzen zuen, Exmoor, Euskal Herriko pottoka eta tarpana elkarrengandik oso gertu daudela. Arraza hauek, antzineko beste hainbat poniekin batera, sistematikoki aztertu dituzten ikerketeten analisietan zera ondorioztatu da; exmoor izan zen tarpanarekin harreman estuen izan zuen arraza, 0,27koa. Tarpanetik hurbilen dauden arrazak Pottoka eta Merensgo zaldiak izan ziren, 0,47ko distantzia genetikoarekin. Exmoor eta pottokaren arteko distantzia o,37 da, eta Exmoor eta Merensgo zaldiaren artekoa 0,40. Exmoor eta tarpanaren arteko distantzia baina nabarmen handiagoa [40].

Exmoor ponia. Bioaniztasunaren kudeaketa eta berbasatze ekimenak

aldatu
 
Exmoor poniak eta uro berriak Txekiako Miloviceko babeslekuan bertako habitaten kudeaketa egitasmo batean
 
Exmoor poniak Milovicen

1980. urtetik aurrera exmorr ponien talde txikiak Bretaina Handia guztian barrena zabaldu dira Natura kontserbaziotako hainbat egitasmoetan aritzeko. National Trust, Natural England eta County Wildlife Trusts bezalako erakundeek arraza erabiltzen dute kudeatzen dituzten natur guneen landaretzan eragiteko[41].

Esate baterako Durham konderriko Deerness Valley parajera 6 poni ekarri zituzten bertako basa-lore bereziak laguntzeko.

Zonaldea, 70eko hamarkadan, aire zabaleko meatzaritzarako erabili zen, eta egun basa-loreetan aberatsa da, baina arriskuan daude garoen eta belarren kontrolik gabeko hazkundeagatik. Poniek landare horiek bazkatuko dituzte eta adituek loreak loratzen utziko dutela espero dute.

XXI. mendeko hastapenetik Exmoor ponia erabilia hasi da izaten berbasatze hainbat ekimenetan eta horretarako oso egokia agertu da. Rewilding Europa, Europako hainbat gunetan berbasatzerako egitasmo handien bultzatzailea, Exmoorr poniak erabiltzea gomendatzen du tarpanaren ordeskotzat Bretaina Handian eta oro har Ipar Mendebaldeko Europan[42].

Bibliografia

aldatu
  • Brown, Antony; Bennett, Jenny; Rhodes, Edward (April 2009). "Roman mining on Exmoor: a geomorphological approach at Anstey's Combe, Dulverton". Environmental Archaeology. 14 (1): 50. CiteSeerX 10.1.1.506.1731. doi:10.1179/174963109X400673. S2CID 131103246.
  • Daniel, Glynn (1950). The Prehistoric Chamber Tombs of England and Wales. Cambridge University Press.
  • Dent, Anthony Austen; Hendricks, Bonnie L. (2007). International Encyclopedia of Horse Breeds. University of Oklahoma Press. ISBN 978-0-8061-3884-8.
  • Dutson, Judith (2005). Storey's Illustrated Guide to 96 Horse Breeds of North America. Storey Publishing. ISBN 978-1-58017-613-2.
  • Gianni Ravazzi, L'encyclopédie des chevaux de race, Paris, Éditions De Vecchi, 15 novembre 2002, 191 p. (ISBN 2-7328-2594-8, OCLC 470110979), p. 101.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Exmoor pony. The Equinest Entziklopedia (argitaratze data: 2024ko ekainaren 15).
  2. (Ingelesez) Porter, Valerie. (2016ko martxoaren 9). Mason's World Encyclopedia of Livestock Breeds and Breeding. Vol 1.. London: CABI, 465 or. ISBN 13:9781845934668..
  3. (Ingelesez) Breeds Of Livestock. Exmoor pony. Ameriketako Estatu Batuak. Oklahoma Estatua.: Oklahoma State University.
  4. (Ingelesez) Irons, Athwenna. (2022-12-28). «Dartmoor ponies helping with conservation in Norfolk» DevonLive (Plymouth).
  5. (Ingelesez) Exmoor Ponies. For many people, seeing Exmoor Ponies on the open moors is one of the highlights of a trip to Exmoor. Exmoor. Ingalaterra..
  6. (Ingelesez) Linartz, Leo. (2023). Rewilding Horses in Europe. Background and guidelines. Netheerland: Rewilding Europe, 18 or..
  7. (Frantsesez) Bongianni, Maurizio. Les chevaux. Exmoor. Paris: Editions Solar ISBN 2-263-01202-8..
  8. (Frantsesez) Hubrecht, Emmanuelle. (2005-4). Les plus beaux chevaux du monde.. Grenoble: Glénat Éditions, 228 or. ISBN 2-7234-5140-2..
  9. (Ingelesez) Pilcher, Kate. (2016-05-06). «Horse Breed: Exmoor Pony» Globetrotting (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  10. (Ingelesez) Horse breed: exmoor pony. Ingalaterra.
  11. (Gaztelaniaz) De Juana, Ricardo. (2005). SOS caballo Losino. El caballo de La Meseta.. .
  12. (Frantsesez) Haller, Martin. (2003). L'encyclopédie des races de chevaux. Bruselas: Éditions Chantecler, 260 or. ISBN 2-8034-4543-3..
  13. (Frantsesez) Swinney, Nicola Jane. (2006). Races de Chevaux du Monde. Vigot frères ISBN 978-2-7114-1831-2..
  14. (Ingelesez) Sonja, Kerstin. (2007). «Phylogenetic relationships of German heavy draught horse breeds inferred from mitochondrial DNA D-loop variation» Journal of Animal Breeding and Genetics 124: 94-100. ISBN 0931-2668 eta 1439-0388..
  15. (Ingelesez) Willekes, Carolyn. (2016-8-30). The Horse in the Ancient World : From Bucephalus to the Hippodrome. Londres: I.B. Tauris, 288 or. ISBN 1-78453-366-1..
  16. (Ingelesez) Hovens, Hans J. P. M.. (2013). [Ecological Research Centre Faunaconsult «On the origins of the Exmoor pony: did the wild horse survive in Britain?»] Lutra (Herbehereak: Ecological Research Centre Faunaconsult) 56: 129-136..
  17. (Ingelesez) Worwald, Janet. (2001). The Encyclopedia of Historic and Endangered Livestock and Poultry Breeds. Yale: Yale University Press, 514 or. ISSN 978-0-300-13813-9..
  18. (Ingelesez) Hovens et Rijkers 2013 Hans J. P. M. Hovens et Toon A. J. M. Rijkers, « On the origins of the Exmoor pony: did the wild horse survive in Britain? », Lutra, vol. 56, no 2,‎ 2013, 129-136. orrialdea. [1]
  19. (Ingelesez) Willekes, Carolyn. (2016-8-30). The Horse in the Ancient World : From Bucephalus to the Hippodrome. Londres: I.B. Tauris, 288 or. ISBN 1-78453-366-1..
  20. (Ingelesez) Brown eta gero., Antony. (2009). Roman mining on Exmoor: a geomorphological approach at Anstey's Combe, Dulverton. Londres: Environmental Archaeology, 50-61 or. ISSN eta 1749-6314 1461-4103 eta 1749-6314..
  21. (Ingelesez) «Horse breed: Exmoor poni» Globe trotting (Zelanda berria).
  22. (Ingelesez) A. Burton, Roger. (1989-5-1). The heritage of Exmoor. Ingalaterra: Roger A. Burton ISBN 0951441906..
  23. (Ingelesez) Green, Peter. (2013-11). The free-living ponies within the Exmoor National Park: their status, welfare and future . A report to the Exmoor moorland lanscape partnership. South Woolley Farm, Shirwell, Barnstaple: Exmoor Moorland Landscape Partnership.
  24. (Ingelesez) Orwin, C.Stewart. (1970). The reclamation of Exmoor Forest. Ingalaterra: Exmoor books, 69 or. ISBN 978-0-7153-4959-5..
  25. (Ingelesez) Dent, Anthony Austen; Hendricks, Bonnie L. (2007). International Encyclopedia of Horse Breeds. University of Oklahoma Press. ISBN 978-0-8061-3884-8
  26. (Ingelesez) Orwin, C.Stewart. (1970). The reclamation of Exmoor Forest. Ingalaterra: Exmoor books, 69 or. ISBN 978-0-7153-4959-5..
  27. (Ingelesez) Breeds Of Livestock. Exmoor pony. Ameriketako Estatu Batuak. Oklahoma Estatua.: Oklahoma State University.
  28. (Ingelesez) "Exmoor Ponies – a dying breed?". BBC Somerset. Retrieved 3 December 2007.
  29. (Ingelesez) Bonnie Lou, Hendricks. (2007). International Encyclopedia of Horse Breeds. Oklahoma: University of Oklahoma Press, 179-204 or. ISBN 0-8061-3884-X..
  30. (Gaztelaniaz) Raza equino caballar Monchina. Madrid: Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentacion. Gobierno de España..
  31. (Gaztelaniaz) De Juana, Ricardo. (2005). El caballo-Cantabrico-pirenaico. SOS Caballo Losino.
  32. (Ingelesez) Breed profiles. Ponies. Equus Survival Trust. Scarlett's Web Designs.
  33. (Ingelesez) About Exmoor Ponies. Ashwick: The moorland Mousie Trust.
  34. (Ingelesez) Sponenberg eta beste hainbat., Phillip. (2017-8-7). Equine Color Genetics. USA: Blackwell Pub ISBN 978-1119130581..
  35. (Ingelesez) Exmoor poniaren elkartearen arauak. [2]
  36. a b (Ingelesez) Dutson, Judith (2005). Storey's Illustrated Guide to 96 Horse Breeds of North America. Storey Publishing. ISBN 978-1-58017-613-2.
  37. (Ingelesez) Baker, Sue, 2008: Exmoor Ponies: Survival of the Fittest – A natural history.
  38. (Ingelesez) Baker, Sue (2008). Exmoor ponies:survival of the fittest:a natural history. Tiverton: Exmoor. ISBN 978-0-86183-443-3.
  39. (Ingelesez) Tamsin, Pickeral. (2012). The Majesty of the Horse: An Illustrated History. Exmoor. Harper Collins, 288 or. ISBN 0007498128..
  40. (Ingelesez) Jordana, eta beste hainbat, Jordi. (1995). «Analysis of genetic relationships in horse breeds» Journal of Equine Veterinary Science 15: 320-328. ISBN 10.1016/S0737-0806(06)81738-7..
  41. (Ingelesez) https://www.bbc.co.uk/news/uk-england-wear-12673540
  42. (Ingelesez) https://www.rewildingeurope.com/wp-content/uploads/2014/09/Rewilding-horses-in-Europe-2014.pdf

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

Iruditegia

aldatu