Gerra zalgurdia gerrarako erabiltzen den zaldiz tiratutako gurdi mota bat da. Ezagutzen diren gurdi zaharrenak Sintashta kulturaren hilobietan aurkitu dira gaur egungo Txeliabinsk oblastan, Errusian, eta K.a 2000. urtekoak dira.[1] Gerra zaldigurdi arinak eraikitzea ahalbidetu zuen behineko asmakizuna gurpil-izpia izan zen.

Zaldiz bultzatutako orga erromatarra.
Gurdiaren gurpildun hedapenaren gutxi gorabeherako mapa historikoa, 2000–500 BCE

Gerra zalgurdia garraio azkarra, arina, irekia eta bi gurpilekoa zen, bi zaldi edo gehiagok bultzatua, eta alde batetik ala bestetik kolpatu zitezkeenak. Oinarri basikoa zuen: zoru bat eta aurrealdean eta alboetan babesa. Antzinako gerretan erabili zuten hasieran, Brontze eta Burdin Aroan, baina militarki ondoren, gurdiak bidaiatzeko eta garraiatzeko erabiltzen jarraitu zituzten, prozesioetan, jolasetan eta lasterketetan.

Erreferentziak aldatu

  1. Kuznetsov, P.F.. (2006-09-01). «The emergence of Bronze Age chariots in eastern Europe» Antiquity 80 (309): 638–645.  doi:10.1017/s0003598x00094096. ISSN 0003-598X..

Kanpo estekak aldatu