Mustang zaldiak Montanan

Basazaldiak egun lehen etxekotutako zaldiak izanik, (Equus ferus caballus), egoera basatira itzulitako abereak dira[1].

Egun irauten den jatorrizko basazaldia bakarra przewalski zaldia da[2], Eurasiako azken tarpanak XIX.en mendean galdu baitziren. Beste basazaldien populazioen arbasoak etxekotutako zaldi arraza ezberdinak ziren, gehienetan arraza zahar eta landatarrak izanik. Zaldi arraza hauetako abereak, askotan egoera erdi-basatietan larretzen dira, gizakiaren eragin txikiarekin eta beti basatiak bilakatzeko mugan[3]. Haren ondorioz zenbait zaldi ihes egin dezakete eta basabereak bilakatu. Beste zenbait kasuetan jendeak zaldiak leku isolatu batean askatu zituen (esate baterako uhartetan edo aparteko mendi multzoetan) eta urteren poderioz abereak basati bihurtu dira.

Oro har bi basazaldien populazio motak bereizten dira. Aspaldiko populazioak, denboran atzetik datozenak (esate baterako Ipar Ameriketako mustang zaldiak)[4], eta aldiz nahiko berriak diren populazioak. Edozein moduan ere, kasu askotan basazaldien populazioak fauna basatia bezala kudeatzen dira.

Eduki-taula

Zaldi basatien ezaugarriakAldatu

Asko eztabaidatu da hainbat zaldi populazioen "basatasunari" buruz, eta honen inguruan iritzi ezberdinak daude. Hainbatek basazaldiak garai bateko tarpanen kokapen ekologikoan jartzen dute. Basazaldi hauek tarpanaren ordezkoak lirateke[5].

Badago planteamendu bat berriro askatasunera itzulitako animalia basatiak direla hala ez benetan bereizteko, hau da, ea gizakiarekiko menpekotasun eta lotura duten hala ez.

Horretarako Seliez adituak honako galderak mahi gainean jartzen ditu:

  • Etxaberea gizakiaren laguntzarekin bizi da, basatia gizakiaren nahiaren gainetik.
  • Animalia basatiak jaberik ez du.
  • Etxabereak lurralde zehaztu edo hezitu dauka, eta barne mugimenduak gizakiak egirarazten dizkio. Basa abereak libreki dabiltzate, hesiak apurtuz, mugak gurutzatuz, jabetza partikularretan sartzen dira kontrolik gabe senak bultzatzen dien lekuetara mugitzen dira.
  • Basabereek beraien kabuz bilatzen dute bazka. Etxaberrek berriz gizakiarengatik jasotzen dute.
  • Ugalketa basa animalietan erabat librea da, etxabereen kasuan gizakiak kontrolatuta.

Basazaldi populazio eta motakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpoko loturakAldatu

  Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basazaldi