Meategiko zaldi
Meategiko zaldia meatzaritzan mendetan erabilitako abereak izendatzeko izena da. Oro har lantegi hauetarako poniak erabiliak izan ziren, lur azpiko tuneletan lan egiteko. Bereziki ikatz meategietan erabiltzen zituzten, XVIII.en mendetik XX.en mendera arte, baina baita lehenengo garaietan ere eta baita beste zenbait meategi meatzaritzan.
Zaldiaz gain mandoak eta stoak erabiliak izan dira ere metat
Euskal Herrian pottoka arraza historikoki oso erabilia izan zen Bizkaiko Meatzaldean[1][2]. Hemen ikatz meategiez gain, zaldiek eta pottokek lan egin zuten burni meategietan[3].
Bertako metategietan erabiliak izateaz gain, Bibliografia ugari dago Ingalaterrako Dartmoor poni, Exmoor poni edo New Forest poni arrazak Kantauri itsasoko ertzeko poni arrazekin lotzen dituena. Hau horrela da zeren eta Industria Iraultzaren urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantabriar erlaitzatik Inglaterrara bertako meategietan lan egiteko, meategiko zaldiak bezala, pottokak, montxinoak eta asturkoiak. Poni hauek beraien ekarpena egin zuten Ingalaterrako poni arrazen garapenean.
Beraz Euskal Herrian meategiko poniak, pottokak gure kasuan, diru iturri bat izan ziren mendetan esportatzeko merkantzia bezala.
Zaldien erabilaren historia meatzaritzan
aldatuHasiera batean poniak erabiliak izan ziren meategitean haurren zein emakumeen lan gogorra ordezkatzeko, eta tunel sarreretatik alboko tuneletara tartea handitzen joan zenean, metzaraitzaren teknikak hobetzearen ondorioz. Ingalaterran agiri batez aipatutako lehendabiziko meategiko ponien erabilera 1750. urtekoa da, Durham ikatz meatzaldean.
Ameriketako Estatu Batuetan ere zaldiak erabili zituzten meategitean, esate baterako Apalatxeak mendietako ikatz meategitean. Erabilera hau 1971.en urtera arte luzatu zen.
Iberiar Penintsularen Kantauri itsasoko ertzeko eskualdetan, hainbat ikatz meategi txikietan, beranduago arte erabili ziren zaldi edo mandoak ia joan den mendeko bukaera arte. Ikatzaren salneurriaren krisiak "artisau" hustiapen hauek itxiarazi arte, hain zuzen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.pottoka.info/lapottoka/index.php?id=eu
- ↑ Pottoka, Euskal Herriko Poneya. Egileak,Alberto Muro, Iñaki Pascual. Argitaletxea, Bizkaiko Foru aldundia. Bilbo, 1997. ISBN 84-7752-232-4
- ↑ http://www.bizkaia21.net/fitxategiak/09/bizkaia21/Territorio_Sostenible/dokumentuak/20100830181735140_mineriahierro.pdf
- ↑ http://www.pitponies.co.uk/