Britainiar uharteak

Britainiar uharteak[1] Europa mendebaldeko uhartedi bat da, Britainia Handia, Irlandako uhartea eta zenbait uharte txikiz osatua. Europa kontinentetik itsasoek banatzen dute: Ipar Itsasoak ekialdean eta Mantxako kanalak hegoaldean. Ipar eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa dute.

Britainiar uharteak
Cloud-free Europe ESA17486464 (British Isles).jpeg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaBen Nevis
Garaiera1.343 m
Azalera121.684 mi²
Geografia
British Irish isles.png Map
Koordenatuak54°N 4°W / 54°N 4°W / 54; -4
UTC orduaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaEuropa
Britainiar uharteen Euler diagrama.

Bi estatu burujabe kokatzen dira uharteetan: Erresuma Batua eta Irlandako Errepublika. Uhartedian Man uhartea ere badago, baina Erresuma Batuko koroaren menpekoa da. Irlandako Errepublika Europar Batasuneko kide da.

Irlandan ez da erabiltzen Britainiar uharteak terminoa, Irlanda ez baita Erresuma Batuaren zatia, eta kutsu politikotzat jotzen baitute, ez bakarrik geologikotzat.

Uhartedia osatzen duten uharteakAldatu

Britainia HandiaAldatu

Europa eta uhartediko irlarik handiena da (219.000 km2). Eskozia, Ingalaterra eta Gales herrialdeak barne hartzen ditu.

Irlanda uharteaAldatu

84.412 km2-rekin Europako hirugarren irlarik handiena da, Britainia Handia eta Islandia ondoren.

Irlandako Errepublikak eta Ipar Irlandak osatzen dute.

Beste batzukAldatu

Uharteditik atAldatu

Anglo-normandiar uharteak ez dira uhartedi honen parte, Frantziako kostaldean kokatzen baitira.

ErreferentziakAldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-12).

Kanpo estekakAldatu