Domesday liburua
Domesday liburua (ingelesez Domesday Book, Domesday edo Winchester Book) 1086 urtealdera Gilen I.a Ingalaterrakoaren aginduz osatu zen Ingalaterrako Erresumako erregistro nagusia izan zen. Erregistro hau gaur egun burutu ohi diren zentsuen antzekoa da.
Domesday liburua | |
---|---|
![]() Domesday liburuaren orrialde bat. | |
Datuak | |
Idazlea | (1086) |
Generoa | Erregistro liburua |
Jatorrizko izenburua | Domesday Book |
Hizkuntza | Latin |
Herrialdea | ![]() |
Formatua | Eskuizkribua |
Euskaraz | |
Izenburua | Domesday liburua |
Gilen I.ak konkistatu berri zuen herrialdearen informazioa behar zuen, honela hura hobeto adminsitratzeko asmoz. Honela bada, domesday hitzak "kontuen eguna" edota "kontuak kitatzeko eguna" esan nahiko luke. Honekin lord batek bere menpeko bakoitzak zituen jabetzen kontabilitatea eraman zezakeen.
Izena
aldatuLatinez idatzi zen. Domesday izena anglosaxoierazko dom hitzetik dator, euskaraz "kontu" edo "aintzatespen" esan nahi du.
Erdi Aroko kristauen ustetan eta Bibliako Apokalipsiaren arabera, Azken Epaia egunean Jesukristok pertsona bakoitzari bere bizitza osoan burututako ekintzen inguruko kontu hartzea gauzatuko omen du. Doomsday izendapenak zantzu hori ere izango luke (ingelesez doom, "patua").
Argitalpen elektronikoa
aldatu2006ko abuztuan Erresuma Batuko Artxibategi Nazionalak Domesday liburuaren online bertsio osoa eskuragarri jarri zuen.
Kanpo estekak
aldatu- Domesday liburuari buruzko orrialdea (Ingelesez)
- Domesday liburuaren argitalpen elektronikoa (Ingelesez)
- Domesday liburua (Ingelesez)