Garrano zaldia, (portugesez: Garrano), (galizieraz: Garrano), Galizia eta Portugal arteko mugako mendietako bertako aspaldiko zaldi arraza bat da[1]. Tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik garrano zaldia ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Garrano zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Galizia  Portugal
SinonimoakPortugaldar-galiziar ponia

Garranoak Piriniar eta kanbariar poni izeneko zaldi taldean sartzen dira. Bertan euskal pottoka eta nafar behoka, asturkoia, zaldi montxinoa, Ordunteko behorra, Landetako ponia, Merensgo zaldia eta Galiziar ponia kokatzen dira, egun desagertutako beste hainbat poni arrazekin batera.

Zaldi txiki hauek baserriko lan ezberdinetarako erabiltzen omen ziren.

Arrazaren historia

aldatu

Antza garai batean zaldi mota honen banaketa eremuak Portugaleko iparralde ososa zein Galiziako hegoaldea hartzen zuen.

Ezaugarriak

aldatu
  • Kolore gaztain iluna dauka.
  • Zurda luze eta naroak.
  • Belarri txiki eta mugikorrak
  • Hanka txiki baina indartsuak.
  • Altuera soin gurutzera 145 eta 150 zentimetro artean eta pisua 190 Kg.

Banaketa

aldatu

Arraza bereziki Galiziako Minho eta Portugaleko Trás-os-Montes Garaia eskualdetan hedatzen da. Esate baterako Baixa Limia-Serra do Xuresko Parke Naturalean, egoera erdi basatian. Baita Serra de Arga eta Serra da Cabreira aldean.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian. [1]

Kanpoko loturak

aldatu

Argazki galeria

aldatu


Kanpo estekak

aldatu