Getxo Rugby Taldea
Getxo Rugby Taldea udalerri bereko (Bizkaiko) errugbi talde profesionala da. Getxo Rugby Taldea 1975ean sortu zuten Getxo inguruan bizi ziren Gernika Rugby Taldeko hiru jokalarik.
Hiria | Getxo, ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1975 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Fadura estadioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Ohorezko B maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 6.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.getxorugby.eus | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|

Historia aldatu
Hainbat urtez, udalerrian beste kirol batzuetan zebiltzan gizonezkoak, batez ere arraunlariak, aritu ziren taldean. Hasieratik kirol emaitza handiak jaso zituen klubak, bai senior kategorian bai beste mailetan. 80ko hamarkadan, taldea handitu egin zen eta maila erregionaletik Espainiako Ohorezko Mailara igo zen. 1989an, taldea utzi zion gizonezkoena soilik izateari eta emakumeen atala sortu zen Getxo Rugby Taldean. Hasieratik emaitza onak jaso zituzten emakumeek ere.
90eko hamarkada urrezko aroa izan zen taldearentzat. Garai horretan lortu zuen arrakastarik handiena. Esate baterako, gizonezko senior taldeak Espainiako Ohorezko Mailaren Liga irabazi, Espainiako Erregearen lau Kopa eskuratu eta Koparen beste hiru finaletara heldu zen. Baina, 90eko hamarkadaren bukaeran gizonezko taldeak utzi behar izan zion Espainiako Ohorezko Mailari eta Getxo Rugby Taldea krisialdian sartu zen.
XXI. mendearen hasieran, berriz, emaitza onak bueltatu egin ziren, tartean 2005eko Espainiako Errege Koparen finalista izatea. Urte horietan profesionalizazio prozesua abiatu zen eta elkartearen aurrekontua nabarmen sendotuz joan zen apurka-apurka. 2009an ordea, gizonezkoen senior taldea Espainiako Ohorezko B Mailara jaitsi zen, baina bi urteren ondoren, berriz, maila gorenera igo zen.
Palmaresa aldatu
- Ohorezko maila:
- Txapelduna (1): 1993
- Txapeldunordea (3): 1994, 1995, 1997
- Txapelduna (1): 1993
- Espainiako errugbi errege kopa:
- Txapelduna (4): 1990, 1991, 1992, 1997
- Txapeldunordea (3): 1993, 1995, 2005
- Txapelduna (4): 1990, 1991, 1992, 1997
- Iberiar Errugbi Kopa:
- Txapelduna (0)
- Txapeldunordea (1): 1994
- Txapelduna (0)
- Ohorezko B maila:
- Txapelduna (3): 2003, 2011, 2020
Azken denboraldiak aldatu
Denboraldia | Maila | Postua |
---|---|---|
2000-01 | Ohorezko maila | 10.a (jeitsi) |
2001-02 | Ohorezko B maila | 1.a (igo) |
2002-03 | Ohorezko maila | 8.a |
2003-04 | Ohorezko maila | 7.a |
2004-05 | Ohorezko maila | 5.a |
2005-06 | Ohorezko maila | 8.a |
2006-07 | Ohorezko maila | 8.a |
2007-08 | Ohorezko maila | 5.a |
2008-09 | Ohorezko maila | 10.a (jeitsi) |
2009-10 | Ohorezko B maila | 6.a |
2010-11 | Ohorezko B maila | 1.a (igo) |
2011-12 | Ohorezko maila | 5.a |
2012-13 | Ohorezko maila | 8.a |
2013-14 | Ohorezko maila | 7.a |
2014-15 | Ohorezko maila | 9.a |
2015-16 | Ohorezko maila | 8.a |
2016-17 | Ohorezko maila | 11.a |
2017-18 | Ohorezko maila | 12.a (jeitsi) |
2018-19 | Ohorezko B maila | 2.a |
2019-20 | Ohorezko B maila | 1.a (igo) |
2020-21 | Ohorezko maila | 12.a (jeitsi) |
2021-22 | Ohorezko B maila | 2.a, final 1/2 |
2022-23 | Ohorezko B maila | 7.a |
B taldea aldatu
Gizonezkoen B taldea ere badu, Euskal Ligan ari dena. Euskal Ligako A multzoak 1. maila izena hartu zuen 2015-16an.
Denboraldia | Liga | Postua |
---|---|---|
2010-11 | Euskal Maila (B multzoa) | 2.a |
2011-12 | Euskal Maila (A multzoa) | 6.a |
2012-13 | Euskal Maila (A multzoa) | 2.a |
2013-14 | Euskal Maila (B multzoa) | 2.a |
2014-15 | Euskal Maila (A multzoa) | 7.a |
2015-16 | Euskal Maila (1. maila) | 6.a |
2016-17 | Euskal Maila (1. maila) | 3.a |
2017-18 | Euskal Maila (1. maila) | 5.a |
2018-19 | Euskal Maila (1. maila) | 8.a |
2019-20 | Euskal Maila (1. maila) | 5.a |
2020-21 | ? | |
2021-22 | ? | |
2022-23 | Euskal Maila (1. maila) | 2.a |
Emakumezkoen taldea aldatu
Entrenatzailea | Aitor Etxebarria Javi Aguado | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Liga | Ohorezko B maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.getxorugby.eus | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
2001eko eta 2008ko Espainiako Erreginaren Kopak irabazi zituen eta 2009ko Europako Emakumeen Kopako finalista izan zen. 2011. eta 2013. urteen artean Bizkarians Rugby Taldea izenarekin jokatu zuen eta ligan hirugarren ere egin zuen. 2014-15 denboraldian ere sasoi onean aritu zen eta ligako bigarren postua eskuratu zuen.
Palmaresa aldatu
- Espainiako errugbi erregina kopa:
- Txapelduna (2): 2001, 2008
- Europako errugbi emakumeen kopa:
- Txapelduna (0)
- Txapeldunordea (2): 2005
- Txapelduna (0)
Azken denboraldiak aldatu
Denboraldia | Maila | Postua |
---|---|---|
2007-08 | Erreginaren Kopa | 1.a |
2008-09 | Erreginaren Kopa | 2.a |
2009-10 | Erreginaren Kopa | 2.a |
2010-11 | Ohorezko maila | 5.a |
2011-12 | Ohorezko maila | 3.a |
2012-13 | Ohorezko maila | 6.a |
2013-14 | Ohorezko maila | 5.a |
2014-15 | Ohorezko maila | 2.a |
2015-16 | Ohorezko maila | 5.a |
2016-17 | Ohorezko maila | 4.a |
2017-18 | Ohorezko maila | 8.a (jaitsi) |
2018-19 | Euskal Maila | 2.a |
2019-20 | Euskal Maila | 1.a (igo) |
2020-21 | Ohorezko B maila | 2.a |
2021-22 | Ohorezko B maila | 4.a |
2021-22 | Ohorezko B maila | 2.a |