Getxoko Komiki eta Manga Azoka (gaztelaniaz Salón del Cómic y Manga de Getxo) 2002an sortu eta hazten doan bilgunea da, Euskal Herriko bakarra izan dena oraintsu arte: Izan ere, 2008an Irunen lehendabiziko azoka antolatu dute.

Rol-jokoak 2005ean.

Getxokoa Areetako metro geltokiaren enparantzan burutzen dute.

Argitaletxeak aldatu

Norma Editorial eta Editorial Bruguera ("Ediciones B") estatu mailako argitaletxe garrantzitsuenen artean ditugu eta azoka bizkaitarrean lekua daukate. Halaber, euskal argitaletxe nagusia den Astiberrik ere bertan stand-a paratzen du.

Euskal egileak aldatu

 
Kini, Ata eta Abarrots 2007ko mahai inguruan.

Patxi Gallego, Zaldieroa, Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Raquel Alzate, Dani Fano, Iñaki G. Holgado, Manu Ortega eta Javier de Isusi euskaraz zein gaztelaniazko lanak egiten dituzten euskal egile nagusiak dira gaur egun, eta Getxoko azokan egon izan dira urte hauetan zehar.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.