Astrabuduko geltokia
Astrabudua Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Erandioko izen bereko auzoan kokatuta dagoena, Axpeko erriberan dagoen industrialdean hain zuzen ere. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta 2. tarifa-gunean dago.
Astrabudua | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Geltoki barruko ikuspegia. | ||||||||
Kokapen mapa | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Axpe industrialdea, 27; 48950 | |||||||
Udalerria | Erandio, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | AST | |||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 1995ko azaroaren 11 | |||||||
Bidaiariak | 1.254.615 (2016)[1] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L1 Etxebarri - Plentzia | |||||||
Bizkaibus | A2163 Erandio - EHU A2322 Bilbo - Erandio - Astrabudua - EHU | |||||||
E! Busa | L2 Martiartutorrea - Metro Astrabudua |
Bi izkineko nasa ditu, eta nasa aldaketa geltokitik kanpo egiten da, metro saretik irten behar delarik. 2011ko martxoaren 9tik hirigunetik hurbilen dagoen sarbideak estalitako pasabide bat du. Pasabidea igogailu eta eskailera mekanikoz hornituta dago.[2]
Kanpoaldean doako aparkalekua eta autobus geralekua daude.
Sarbideak
aldatuGeltokiak eskailera, arrapala eta igogailu bidezko sarbideak ditu.
Lotuneak
aldatuGeltokiaren kanpoaldean Erandioko Herri Autobusa eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
E! Busa | L2 | Linearen hasiera | Meso - Erandio Goikoa (Hilerria) - Erandio Goikoa/Magdalena - Magdalena - Goierriko eskolak - Sanitas egoitza - Akarlanda - Goikolanda - Pinua/Degoiena | Martiartutorrea |
Etxegorri (Metro) | Irteera: Madaripe bidea | Geraleku kodea: 0066 |
Etxegorri (Metro) | Irteera: Madaripe bidea | Geraleku kodea: 0090 |
Argazki galeria
aldatu-
Madaripe bideko estalpeko sarbidea
-
Balioztatze-makinak
-
Barrualdea
-
Geltokiko errotulua
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-08-15).
- ↑ El Correo. «Erandio estrena pasarela al metro en Astrabudua» (Noiz kontsultatua: 2013-07-21).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |