Gozón Udaleko Bandera

Gozón Udaleko Bandera Asturiasko Gozón herrian Club Náutico de Luanco taldeak antolatzen duen traineru estropada da.

Gozón Udaleko Bandera
Sorrera 2003
Herria Gozón, Asturias
Antolatzailea Club Náutico de Luanco
Parte-hartzaileak KAE Liga
Modalitatea lerrokatua
Garaipen gehien hainbat (1)
Azken ekitaldia 2013 (azkena)
Irabazlea(k) Euskal Herria San Pedro B

Historia

aldatu

Gozón Udaleko Bandera 2003tik jokatzen da eta 2008tik aurrera KAE 2 Ligako estropada puntuagarria da. Tartean, 2006 eta 2007an ez zen jokatu Luancok ez baitzuen trainerurik osatzerik lortu.

Aipatu behar da hala ere Luancon aurretik hainbat estropada jokatu izan zirela.

Luancoko estropadak

aldatu

Denboraldiaren hasieran jokatu ohi ziren. Talde asturiarrek eta talde gonbidaturen batek hartzen zuten parte. Gehienetan hiru traineruren arteko estropada izan zen.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena Laugarrena
1985 Camargo ? ? ?
1986 Castropol Vegadeo Luanco --
1987 Castropol Kaiku Luanco Arkote
1989 Castropol Santoña Astillero Luanco
1993 Bermeo Santoña Luanco Pedreña

Gozón Udaleko Bandera

aldatu
Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
2003 ? ? ?
2004 ? ? ?
2005 Laredo Castropol As Xubias
2008 Astillero Orio B La Maruca
2009 Deustu Trintxerpe Colindres
2010 Portugalete Ondarroa Colindres
2011 Busturialdea Getaria Ondarroa
2012 Trintxerpe Orio B San Pedro B
2013 San Pedro B Getxo Mundaka

Kanpo estekak

aldatu