Karlota Albretekoa

politikari frantziarra

Karlota Albretekoa, Valentinoisgo dukesa eta Châlusko dama (suo jure), Charlotte d'Albret izenaz ezaguna frantsesez ( 1480 - 1514ko martxoaren 11 ), [1] Albret familiako noble frantses aberatsa izan zen, Nafarroako Joan III.a erregearen arreba. 1499an ezkondu zen Cesare Borgia ospetsuarekin.

Karlota Albretekoa
Charlotte d'Albret, moglie di Cesare Borgia.jpg
erregeorde

Bizitza
Jaiotza Frantzia, 1480
Herrialdea  Frantzia
Heriotza La Motte-Feuilly1514ko martxoaren 11 (33/34 urte)
Hobiratze lekua La Motte-Feuilly
Familia
Aita Alain Albretekoa
Ama Françoise of Châtillon
Ezkontidea(k) Cesare Borgia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Albreteko leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak okzitaniera
frantses ertaina
italiera
latina
Jarduerak
Jarduerak politikaria

BiografiaAldatu

Alano Handia Albreteko jauna, zuen aita eta Frances de Châtillon-Limoges ama. Aitona Joanes I.a Albretekoa izan zuen, eta aitaren birraitona Karlos I.a Albretekoa, Frantziako Kondestablea, 1415ean Agincourt-eko batailan frantziar tropen agintean hil zena. Sei anai-arreba izan zituen, Joanes Albretekoa, Katalina de Foixekin ezkonduta Nafarroako Joanes III.a errege bihurtu zena.

1499ko maiatzaren 10ean, 19 urte zituela, ezkondu zen Cesare Borgiarekin, Alexandro VI.a Aita Santuaren eta Vannozza Cattaneiren seme sasikoarekin, Bloisen. Ezkontzak izaera politikoa zuen, Borgiatarren Vatikanoak Frantziarekin zuen aliantza sendotzeko antolatua, Cesareri frantziar nobleziako emazte bat eskaini zitzaion (Karlota), eta tituluak[2].

Cesarek eta Karlotak alaba bakarra izan zuten, Luisa Borgia, nahiz eta Cesareri gutxienez hamaika legez kanpoko hamaika seme-alaba aitortzen zaizkion zenbait maitalerekin. Cesare Nafarroako gerra zibileko azken borroketan hil zutelarik 1507an erresumaren independentzia defenditzen, Valentinoisko dukerrira itzuli zen Karlota, alabarekin.

ErreferentziakAldatu

  1. Charles Cawley, Medieval Lands, Gascony, Dukes and Nobility
  2. (Ingelesez) Fletcher, Catherine. (2020). «4. The Borgias vs Savonarola» The beauty and the terror : the Italian renaissance and the rise of the west. ISBN 0-19-090849-1. PMC 1121083036. Noiz kontsultatua: 2021-01-27.

Kanpo estekakAldatu