Ireki menu nagusia
Artikulu hau historialariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iñaki Egaña (argipena)».

Iñaki Egaña Sevilla (Donostia, 1958), Euskal Herriko historialaria eta idazlea da.

Iñaki Egaña
Iñaki-Egaña-2002.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1958  (60/61 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak historialaria

BiografiaAldatu

Europako eta Amerikako hainbat argitalpenetan parte hartzen du. Urte askoan, ikerketa historikoetan murgilduta aritu da. Aranzadi Zientzia Elkartean, Gerra Zibilean hil eta desagertutakoen inguruan ikertzen ari da.

Euskal Memoria elkarteko presidentea da[1].

LanakAldatu

Euskal Herriko egoera politikoaren inguruan, artikulu eta saiakera anitz kaleratu du, hala nola Los días de Argel, Ikurriña, 100 años (1994), Diario de Aguirre (1998) eta Mario Salegi: la pasión del siglo XX (1999) lanak argitaratu ditu, baita Diccionario histórico-político de Euskal Herria ere. Hainbat liburukitan kaleratutako 1936. La Guerra Civil en Euskal Herria (1998) lana egin zuen taldearen koordinatzailea izan zen.

Liburuetako asko Tafallako Txalaparta argitaletxeak argitaratu dizkio. Gehienak historia-liburuak dira, eta beste batzuk historian oinarritutako eleberriak. Helduei zuzendutako lan gehienak espainieraz daude; haur eta gazteentzat idatzitakoak, ordea, euskaraz.

Saiakera historikoakAldatu

  • Los crímenes de Franco en Euskal Herria. 1936-1940.
  • Mil nuevas noticias del país de los vascos, , 2011.
  • Quién es quién en la historia del país de los vascos, 2010.
  • Expediente vasco.
  • Mil noticias insólitas del país de los vascos.
  • Ikurriña. Cien años.
  • Los días de Argel. Crónica de las conversaciones entre ETA y el Gobierno español. Giovanni Giacopuzzi.
  • Vasconia: hechos, episodios y sucedidos, Nabarralde.

Eleberri historikoakAldatu

  • Una vida aplazada.
  • 1936 Aquella soledad.
  • Gallarta, Ttartalo, 2002.

BiografiakAldatu

  • Mario Salegi. La pasión del siglo XX.

Hiztegi eta entziklopediakAldatu

  • Diccionario histórico-político de Euskal Herria. Bi aletan.
  • Euskal Herria y la libertad, ETAri buruzko zortzi liburukiz osatutako entziklopediaren egileetakoa.

GaztetxoentzatAldatu

  • Txapela buruan, ibili munduan. Euskal diaspora.
  • 1936ko gerra haurrei kontatua.
  • Euskal Herriaren historia.

KazetaritzaAldatu

Ehunka artikuluren egilea da; arlo honetan ere gehienbat espainieraz idatzi ditu, Gara eta beste hedabide batzuetan[2]. Euskarazkoak ere idatzi egin ditu; egun, igandero artikulu bat idazten du Berrian, Kondairaren mugetan izena duena.

ErreferentziakAldatu

Kanpo-loturakAldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.