Melitopol (ukraineraz: Меліто́поль; errusieraz: Мелитополь) Ukrainaren hego-ekialdeko Zaporizhia Oblasteko hiri eta udalerri bat da, egun Errusiaren okupazio militarpean dagoena. Hiria Molotxna ibaiaren ekialde-ertzean dago kokaturik –Molotxny Lyman ibaian bukatzen duena; azkenean, Azov Itsasoarekin bat egiteko–. Hiri-biztanleria 150,768 biztanlekoa da, 2021eko estimazioen arabera.

Melitopol
Мелітополь
Ukrainako eskualde garrantziko hiria
Melitopol.jpg
Prapor of Melitopol.gif Melitopol COA.png
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Zaporizhiako oblasta
AlkateaIvan Fedorov
Izen ofizialaМелітополь
Новоалександровка
Мелитополь
Jatorrizko izenaМелітополь
Posta kodea72300
Geografia
Koordenatuak46°50′56″N 35°22′03″E / 46.8489°N 35.3675°E / 46.8489; 35.367546°50′56″N 35°22′03″E / 46.8489°N 35.3675°E / 46.8489; 35.3675
Melitopol-Ukraine-Map.PNG
Azalera49.66 km²
Altuera38 m
Demografia
Biztanleria154.992 (2017ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg0 (2017)
Dentsitatea3.121,06 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1784
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakBrive-la-Gaillarde, Akademichesky District (en) Itzuli, Barysau, Puchavičy District (en) Itzuli, Kėdainiai (en) Itzuli eta Sliven
MatrikulaAP
Hizkuntza ofizialaukrainera
mlt.gov.ua eta melitopol.zapgov.ru

Melitopol oblasteko bigarren hiririk handiena da, Zaporizhia hiriaren atzetik. Hiria, gainera, Melitopol Raioneko administrazio-zentroa da ere.

Hiria Europako bi autobide nagusien bidegurutzean dago kokaturik: E58 Viena – Uzhhorod – Kiev – Rostov-on-Don eta E105 Kirkenes – San Petersburgo – Mosku – Kiev – Yalta. Nazioarteko garrantzia duen trenbide bat ere bertatik igarotzen da. Hiria "Krimearako ate" modura ezagutzen den; izan ere, 2014an Errusiak Krimea okupatu aurretik aurretik penintsulara zihoazen bidaiarien trenen %80a hiritik igarotzen zen. Era berean, udan zehar, errepide-trafikoa 45,000 ibilgailukoa zen, egunero.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu