Ametzola Parkea Bilboko parkea da. Ametzolako auzoan kokaturik. Laku txiki bat eta pergola batek osatzen dute, horrez gain, espezie ezberdinetako zuhaitzak landatu dira.

Ametzola parkea
Ametzola parkearen irudia
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′N 2°56′W / 43.25°N 2.94°W / 43.25; -2.94
Map
Inaugurazioa1998

Renfe eta FEVEren trenbideak estalita sortutako parkea da. 1998. urterarte gaur egun parkea dagoen gune guztia trenbide eta merkantzia terminalak hartzen zuten. Bilbao Ría 2000 erakunde publikoaren bitartez trenbideak estali ziren. Horrez gain, Renfeko Aldirien Hegoaldeko Linea, Ametzolako geltokia eta 700 etxebizitza berri eraiki ziren.

Trenbideen estaltzearen lehen fasea 1998. urtean amaitu zen eta bigarren fasea 2007. urtearen hasieran burutu zen, parkearen handipen txiki bat eta Trenbidearen etorbidearen luzapenaren inaugurazioarekin.

Argazki galeria

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu