Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa
Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa, baita ere Bizkaia Aretoa izenez ezaguna, Bilboko Abandoibarrean dagoen ekitaldi areto bat da, Alvaro Siza arkitekto portugaldarrak diseinatua. 2010eko irailaren 21ean inauguratu zuten. Parean Deustuko Unibertsitateko liburutegia du, Rafael Moneo arkitektoarena.
Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa | |
---|---|
Euskal Herriko Unibertsitatea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′07″N 2°56′16″W / 43.26867°N 2.93781°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2010eko irailaren 21a |
Jabea | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Alvaro Siza Vieira |
Lau solairuko eraikinak 9.000 metro karratutik gora ditu: 450 pertsona ingururako auditorioa, hitzaldietarako aretoa, erakusketetarako hainbat gela eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Errektoretzarako bulego nagusiak.[1] Bilbao Bizkaia Kutxak EHUri 6 urtez laga dion eraikina da, erakunde biek sinatu duten hitzarmenari jarraikiz.[1]
Eraikinaren erpin bat kubo hustu bat da. Fatxada nagusia, Ibaizabalerantz begira, azuleju grisez estalia dago. Alboetako "L" itxurako fatxadak haitzurdin zuriz estalita daude.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- Inaugurazio bideoa[Betiko hautsitako esteka], EITB.com webgunean