Euskadi plaza (Bilbo)

Euskadi plaza Bilboko Abandoibarra auzoan dagoen plaza bat da. Yale Unibertsitateko irakaslea eta paisai-arkitektoa den Diana Balmorik diseinatu eta 2011ko martxoaren 18an hiritarrei ireki zen. Eremuak 6.600 m²-ko azalera du eta itxura bikaineko zuhaitzez inguratua dago (iparraldean haritzak eta hegoaldean ezkiak), erdigunean metro zabalerako pasealekua duelarik.

Euskadi plaza

Bilbo, Abando barrutia, Abandoibarra
Euskadi plaza, ezkerraldean Artklass eraikina, erdian Ferrater etxebizitzak eta eskuinean Iberdrola dorrea.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Bilbo erdigunea
Euskadi plaza is located in Euskal Herria
Euskadi plaza
Euskadi plaza
Euskadi plaza is located in Bizkaia
Euskadi plaza
Euskadi plaza
Euskadi plaza is located in Bilbo
Euskadi plaza
Euskadi plaza
Koordenatuak: 43°16′00.80″N 2°56′17.00″W / 43.2668889°N 2.9380556°W / 43.2668889; -2.9380556

Eraikuntza lanak 2008an hasi ziren, baina urte haietan Atzerakada Handia hasi zenez Bilboko Udalak jatorriz eraikitzea aurreikusiak zeuden hainbat elementu kentzea erabaki zuen, tartean iturri bat eta barne-lorategia.

Eraikin interesgarriak

aldatu

Euskadiko plaza hainbat eraikin nabarmenez inguratua dago:


Garraiobideak

aldatu

Hiriko autobus lineez gain, Euskadi plazak Bilboko tranbiaren Abandoibarra geltokia eta Guggenheim geltokia bertan ditu. Gainera, tranbia hau izan aurretik, iraganean eremu honek denbora luzez Renferen Bilbao-Parke/Guggenheim geltokia izan zuen, baina Abandoibarra auzoa eraikitzearekin bat kendu egin zuten.

Eusko Jaurlaritza Bilboko Metroaren 4. linea eraikitzeko aukera hausnartzen ari da, linea honek plaza honetan geltoki bat izan dezakeela ere aurreikusi da.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo