Ireki menu nagusia

Koordenatuak: 43° 14′ 24″ N, 2° 55′ 27″ W / 43.240103°N,2.92407°W / 43.240103; -2.92407

Infobox train2.png
La Peña
Renfe la peña 2.jpg
Geltokiko nasak
Kokapen mapa
Lineak

« Miribilla Cercanias Logo.svg C-3 light blue.svg  Ollargan »
Kokapena
Helbidea Lekanda kalea, 148; 48003
Udalerria Bilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea 13119
Gunea 0 gunea
Irekiera 2005eko urtarrilaren 25a
Irisgarria Geltoki ez irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-3  Bilbo-Abando - Orduña

La Peña ADIFek Bilbo udalerriko Abusu auzoan duen lurgaineko tren geralekua da. Renfe Operadora eragileak ustiatzen du, Bilboko Renfe Aldirien C-3 lineari dagokiola. 2005eko urtarrilaren 25ean inauguratu zen eta Renfeko Aldirien sareko 0 tarifa-guneari dagokio.

Sarbide bakarreko geralekua da, igogailu zein eskailera bidez bestibulu nagusira igotzen delarik. Handik nasen kotara hel daiteke.

Eduki-taula

KokapenaAldatu

Geralekua, itsas mailatik 41 metrora, zabalera iberiarra duen 700 linearen (Casetas - Bilbo trenbidea) parte da, 246,6. puntu kilometrikoan kokatzen dela.[1]

SarbideakAldatu

  •     Lekanda kalea, 148

IrisgarritasunaAldatu

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan eta geltokiak irisgarritasun neurriak betetzen dituen arren, nasa eta trenaren arteko maila ezberdintasuna dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Etorkizunean Bilboko Renfeko Aldirien sarean mugikortasun urriko pertsonei egokitutako trenak ezartzea espero da. Bitartean, 2018ko udan zehar plataforma irisgarri mota ezberdinekin hainbat froga egin ziren.[3]

Geltokira sarbidea Lekanda kalea, 148   
Nasara sarbidea 1. trenbidea   
2. trenbidea   
Trenera sarbidea 1. trenbidea   
2. trenbidea   

GeltokiaAldatu

Geralekua Bilbao Ría 2000 erakundeak bultzatu zuen, 2005eko urtarrilaren 25ean inauguratu zen eta 6,4 milioi euroko kostua izan zuen.[4]

Mendi magal batean egoteagatik, nasak geltokiko sarreratik 20 metroko altueran daude. Eskailera mekanikoz zein igogailuz kota diferentzia salba daiteke, beiradun eraikin baten bidez. Bi nasak kokatzen diren altueran markesina bana dago.

Geltokiaren eraikuntzarekin batera, Abusu auzo zati bat berriztu zen, eta geltoki ondoan plaza bat sortu zen.

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Red ferroviaria española Sustapen Ministerioa
  2. (Gaztelaniaz)  Ararteko (PDF) ESTUDIO-DIAGNÓSTICO ACCESIBILIDAD y TRANSPORTE - La Peña . Noiz kontsultatua: 2018-09-03 .
  3. (Gaztelaniaz)  Vasca, EiTB Radio Televisión Pública «La lucha de Maria Luisa fuerza a Renfe a adaptar la estación de Orduña» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-03 .
  4. (Gaztelaniaz)  Tranvia.org «Inaugurada la estación de tren de La Peña que enlaza con Bilbao en 4 minutos» . Noiz kontsultatua: 2014-08-08 .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu