Gebaratarren dorretxea

eraikitako euskal ondare nabaria Barrundian
Artikulu hau Gebara herriko jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gebara (argipena)».

Gebaratarren dorretxea Euskal Herriko Arabako iparraldeko Gebara herriko jauregia da, Barrundia udalerrian kokatua. Gebarako gazteluaren mendipean dago, eta XII. eta XIV. mendeen artekoa da. Gaur egun eraitsita dago.[1] 1984an monumentu izendatu zuten.[2]

Gebaratarren dorretxea
Kultura ondasuna
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaBarrundia
Koordenatuak42°53′49″N 2°30′19″W / 42.89685°N 2.50532°W / 42.89685; -2.50532
Map
Ondarea
BICRI-51-0005120
16

Historia aldatu

Dorretxe hau antzinako Gebaratarren egoitza izan zen, baita Gebarako Markesa eta Oñatiko Kondeen bizilekua ere.

Gebaratarren leinua antzinakoa da, eta garrantzi handia izan zuen Arabako Lautadan. XI. mendean Gebarako gaztelua eraiki zuen[3]. Arriagako Biltzarreko agirietan aipatzen da 1262, 1291 eta 1332 urteetan. Gebaratarrak Nafarroako Erresumaren tenenteak ziren eta Lautada ekialdeko Ganboatarren buru bihurtu ziren. Lurraldea gaztelarrek konkistatu ondoren 1481 urtean Errege Katolikoek Oñatiko konde titulua eman zioten Eneko Belitz Gebarakoari. Orduan gaztelua berreraiki eta nabarmen handitu zuen.

Lehen Karlistaldian, 1839ko azaroaren 30eko arratsaldeko ordu biak aldera Zurbano jeneral liberalak 288 arroba bolboraz eraitsi zituen gaztelua eta dorretxea.[2]

Dorretxe-jauregiaren ezaugarriak aldatu

Gebaratarren bizilekua izango zen jauregia XIII. mendearen amaieran edo XIV. mendearen hasieran eraiki zen. Egitura errektangularra zuen eta lau erpinetan dorreak zituen. Ateak (oraindik mantentzen denak) arku puntaduna du eta antzina Gebara leinuaren bi ziklopek eusten zuten armarria zuen. Ziklopeak giza buruen gaineko zutabe batzuen gainean zeuden.[2]

Patioan ongi kontserbaturiko tximinia bat ikusten da eta biltegia izango zenaren hondarrak ere bereizten dira.[2]

1964 urtean Arabako Foru Aldundiak ipar-mendebaldeko dorrea berreraiki zuen, bai eta harresi zati bat ere.[2]

 
Gebaratarren dorretxea; atzeko mendiaren gainean, Gebarako gazteluaren hondarrak.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba