Siberiaren konkista Errusiarra

Siberiaren konkista errusiarra XVI. mendean gertatu zen, Siberiako Khanerri basailuaren egitura politikoa ahula bihurtu zenean, zeina esploratzaile errusiarren jardueraz ahultzen ari baitzen; horiek, kopuruz gaindituak baziren ere, familia-tribu desberdinak leialtasuna aldatzera, eta, urrunean, gotorlekuak ezartzera bultzatu zituzten handik erasoak egin ahal izateko. Erantzuteko, Küçüm Khana bere boterea zentralizatzen saiatu zen bere menpekoei Islama ezarriz eta zergak biltzeko modua eraberrituz. Baliteke Yermak Timofeievitxek, 1581ean hastea Siberiako Khanerriaren aurkako kanpaina. Errusiaren Siberia eta Ekialde Urruneko anexioari, aurre egin zioten bertako bizilagunek, eta bertakoen eta errusiar kosakoen (maiz herri indigenen aurka ankerkeriak egin zituztenak) arteko borroka gogorren atzealdeko gisa gertatu zen[1].

Siberiaren konkista Errusiarra
Irudia
Motagerra
Honen parte daterritorial evolution of Russia (en) Itzuli
Denbora-tarte1580ko uztaila - XVII. mendea
Data1580
KokalekuSiberia

Historia aldatu

Siberiako konkista 1580ko uztailean hasi zen, Yermak Timofeievitx buru zuten 540 kosakok, Küçüm Siberiako Khanari atxikiak, mansitarren lurraldea inbaditu zutenean. 300 esklabo lituaniar eta alemaniar lagundurik joan ziren, zeinak stroganovtarrek tsarrari erosiak baitziren. 1581. urtean zehar, indar horiek Yugra izenez ezagutzen den lurraldea zeharkatu, eta mansitarren eta selkuptarren hiriak gainditu zituzten. Orduan, Küçüm-eko zerga-biltzaile bat ere harrapatu zuten.

 
Yermak-ek Siberiako konkista, Vasily Surikoven margolana .

Errusiako aurrerapenaren aurkako mendeku gisa eta tartariarren erasoen aurrean, Yermak-en indarrak kanpaina bat hasteko prestatu ziren: Kashlyk, Siberiako hiriburua. 1582ko maiatzean ontziratu ziren tropak. Irtysh ibaiaren ertzean hiru eguneko guduaren ondoren, Yermak-ek Küçüm Khanaren eta sei printze tartariar aliatuen indar konbinatua garaitu zuen. Ekainaren 29an, kosakoen indarrak tartariarren erasoa jasan zuten, baina berriro atzera bota zituzten.

1582ko irailean, Khanak bere tropak bildu zituen Kaxlik-en defentsarako. Txuvax lurmuturrean, tartaro siberiar, mansi eta selkuptar andana bildu zen kosakoen inbasioari aurre egiteko. Urriaren 1ean, Txuvax lurmuturreko tartariar gotorleku bati eraso egiteko kosakoen ahalegina uxatu zuten. Urriaren 23an, kosakoek Txuvax lurmuturreko tartariarren gotorlekua erasotzen saiatu ziren laugarren aldiz tartariarrek kontraerasoa jo zutenean. Ehun kosako inguru hil ziren, baina haien kanoikadek atzera egitera behartu zituen tartariarrak, eta bi kanoi tartariar harrapatzea ahalbidetu zien. Khanen indarrak erretiratu, eta Yermak Kaxlik-en sartu zen 1582ko urriaren 26an.

Küçüm Khana estepetara erretiratu, eta, hurrengo urteetan, bere tropak berriro elkartu zituen. Bat-batean, Yermaki eraso egin zion 1584ko abuztuaren 6an gauez, eta bere armadaren gehiengoa hil zuen. Xehetasunak eztabaidagarriak dira Errusiako iturrien arabera, haiek baitiote Yermak zauritu eta ihes egiten saiatu zela Vagai ibaia (Irtix ibaiadarraren ibaiadarra) zeharkatuz, baina, bere armaduraren pisuaren ondorioz, ito egin zela. Iturri tartariarrek, berriz, istorio hori bere ohorea zaintzeko egin zela diote, eta, hain zuzen ere, bere gainerako soldaduekin batera sarraskitu zituzten, eta heriotza anonimo bat jazo zuten. Yermak-en tropen enparauak, Mestxeriak-en gidaritzapean, Kaxlik-etik erretiratu ziren, irteeran hiria suntsituz. 1586an, Errusiarrak itzuli ziren, eta, beren artilleriaren bitartez Khanerria eta mansitarrak basailu bihurtu ondoren, gotorleku bat jaso zuten Tiumen-en, Kaxlik-eko hondakinetatik gertu. Küçüm Khanen menpe zeuden tribu tartariarrek errusiarren hainbat eraso jaso zituzten 1584 eta 1595 artean; hala ere, Küçüm Khan ez zuten harrapatu. Azkenik, 1598ko abuztuan, Küçüm Khan garaitua izan zen Irmengo guduan (errusieraz Ирменское сражение), Ob ibaiaren ondoan. Gerra garaian, Siberiako errege familia errusiar tropek harrapatu zuten. Hala ere, Küçüm Khanek, berriro, ihes egin zuen. Errusiarrek Moskura eraman zituzten Küçüm Khanen familiako kideak, eta, han, bahiturik eduki zituzten. Khanen familiaren ondorengoak Sibirski Printzeak bezala ezagutuak izatera pasatu ziren, eta familia gutxienez XIX. mendera arte iraun zuen.

Naiz hark Ihes egin, familiaren harrapaketak Küçüm Khanen jarduera politiko eta militarrekin amaitu zuen, eta Siberiako hegoaldeko Nogay Hordaren lurraldeetara erretiratzea ulergarria da. Jakina da Tsarrarekin harremanetan egon zela eta Irtysh ibaiaren ertzean dagoen eskualde txiki bat bere domeinu gisa ematea eskatu zuela. Eskaera horri uko egin zion tsarrak, eta, horren ordez, Moskura joan zedila eta tsarraren zerbitzura har zezala ostatu proposatu zion Küçüm Khani. Hala ere, khan zaharrak ez zuen halako mespretxurik jasan nahi izan, eta nahiago izan zuen bere lurretan geratu Moskun ostatu hartu baino Orduan, Küçüm Khan Bukhara joan zela uste da, eta, agurea zelarik, itsu gelditu zen; 1605 inguruan, erbestean hil zen bere senideengandik urrun.

Khana hil eta antolatutako Siberiako erresistentzia guztia desegin ondoren, errusiarrek Baikal lakurantz egin zuten aurrera lehenik, eta, gero, Okhotsk itsasora eta Amur ibaira. Hala ere, Txinako mugetara iritsi zirenean, artilleriaz hornitutako jendearekin egin zuten topo, eta bertan gelditu behar izan zuten.

 
Asiako egoera politikoa 1636an

Errusiarrak, 1639an, Ozeano Barera iritsi ziren[2]. Siberiako khanerria konkistatu ondoren, Asiako iparralde guztia (lehengo Khanerria baino askoz ere eremu handiagoa) Siberia bezala ezagutu zen, eta, 1640rako, Errusiaren ekialdeko mugak milioika milioi kilometro koadro baino gehiago zabaldu zituen. Mendebaldeko Siberiako Errusiako hiri moderno asko Siberiako Khanerriaren garaian sortu ziren, Tiumen eta Tobolsk barne. Nolabait esateko, Khanerriak «Siberiako Tsar» titulu subsidiarioaren pean iraun zuen, eta errusiar autokraten titulu inperialaren parte bihurtu zen.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu