Ireki menu nagusia

Koordenatuak: 53° 06′ N, 140° 44′ E / 53.100°N,140.733°E / 53.100; 140.733

Amur
errusieraz Амур, txineraz 黑龍江
Heilongjiang (Amur) shore.jpg
Datu orokorrak
Luzera 2.824 km
Geografia
Koordenatuak 53° 06′ 00″ N, 140° 44′ 00″ E / 53.1°N,140.733333°E / 53.1; 140.733333Koordenatuak: 53° 06′ 00″ N, 140° 44′ 00″ E / 53.1°N,140.733333°E / 53.1; 140.733333{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page
Herrialdea Errusia eta Txinako Herri Errepublika
Lurraldea Zabaikalski kraia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 1.855.000 km²
Arro hidrografikoa Amur basin Itzuli
Iturburua Onon River Itzuli
Bokalea Okhotskeko itsasoa
Mendizaletasuna

Amur[1] (errusieraz: Амур, mongolieraz: Хар Мөрөн, mantxueraz: ᠰᠠᡥᠠᠯᡳᠶᠠᠨ ᡠᠯᠠSahaliyan Ula, «Ibai beltza», txinera tradizionalez: 黑龍江; txinera sinplifikatuz: 黑龙江; pinyinez: Hēilóng Jiāng, «Dragoi Beltzaren ibaia») ekialdeko Asiako ibaia da, ekialdeko Errusia eta ipar-ekialdeko Txinaren arteko muga egiten duena. 4.354 km-ko luzera du, eta munduko bederatzigarren ibairik luzeena da.

Ekialde Urruneko nabigazio bide guztiz garrantzitsua da, neguko izoztea luzea eta udako uholdeak handiak diren arren. Amur ibaiko arrainik handiena kaluga da, batzuetan 5,6 metro luze dena[2].

GeografiaAldatu

Kenteko ekialdetik (Mongolia) datorren Txilka eta Daxing'an mendilerroko mendebaldetik (ipar-ekialdeko Txina) datorren Argun ibaiek bat egitean eratzen da. Handik aurrera 2.824 km luze da, 4.354 km luze Argun ibaiaren iturburutik aurrera. Muga egiten du Errusia eta Txina (Mantxuria) artean, ibilbidearen parterik luzeenean eta Sakhalin golkoan Okhotskeko itsasora isurtzen da, Tartariako itsasartearen iparraldean, Nikolayevsk-na-Amure hiriaren ondoan.

Ibaiadar nagusiakAldatu

Hiri nagusiakAldatu

HidrometriaAldatu

Amur ibaiaren emaria 1933-1990 bitartean neurtua izan da Komsomolsk-na-Amuren[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 1.730.000 km² ditu, arro osoaren % 93,2. Bertan urteko batezbesteko emaria 9.874 m³/s da; emari handiena irailean du (20.813 m³/s) eta txikiena martxoan (1.058 m³/s).

Amur ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Komsomolsk-na-Amuren neurtuak
Datuak: 1933 eta 1990 artean

 

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindia Europako toponimia fisikoa .
  2. C. Michael HOGAN (2013): Amur River Encyclopedia of Earth. Eoearth.org
  3. Amour ibaia Komsomolsken Grdc.sr.unh.edu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amur