Vitim[1] (buriateraz eta errusieraz: Витимtranslit.: Vitim, sakheraz: Виитим, Viitim; evenkeraz: Витым, Witym) ekialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Buriatia, Zabaikalski kraia eta Irkutsk oblasta zeharkatzen dituena. Lenaren ibaiadar nagusietako bat da. 1.978 km luze da, eta 227.000 km2ko ibai-arroa hartzen du.

Vitim
Витим (ru, bu)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.837 km
Geografia
Map
Koordenatuak59°27′10″N 112°35′49″E / 59.4528°N 112.5969°E / 59.4528; 112.5969
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Jakutia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera225.000 km²
Arro hidrografikoaLena basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.520 m³/s
Bokalea
()
Lena

Geografia aldatu

Ikat mendien ekialdeko hegalean du iturburua, Buriatiako Bagdarin herritik hurbil[2]. Vitimeko ordokia zeharkatu ondoren, Jablonovy eta Stanovoi mendiguneak inguratzen ditu. Vitim hirian Lena ibaiarekin bat egiten du, delta bat eratuz[2]. 278 km-tan ontziz ibil daiteke.

Ibai ertzeko herri nagusiak Bodaibo eta Vitim dira.

Hidrometria aldatu

Vitim ibaiaren emaria 1936-1990 bitartean neurtua izan da Bodaibon (Lenara isuri baino 280 km lehenago)[3][4]. Gune horretan, drainatutako eremuak 186.000 km² ditu, arro osoaren % 83. Urteko batez besteko emaria 1.562 m³/s da; emari handiena ekainean du (5.017 m³/s) eta txikiena martxoan (82 m³/s).

Vitim ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Bodaibon neurtuak
Datuak: 1936 eta 1990 artean

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu