Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua

United States Geological Survey» orritik birbideratua)

Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua (ingelesez: United States Geological Survey edo USGS), Ameriketako Estatu Batuetako gobernuko agentzia zientifiko bat da. USGSko zientzialariek Estatu Batuetako lurra, bere baliabide naturalak eta mehatxatzen duten arrisku naturalak ikertzen dituzte. Agentziak lau zientzia arlo nagusi ditu: hidrologia, geologia, geografia eta biologia. USGSa erakunde ikertzaile bat da, erregulazio ardurarik gabea.

Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua
science for a changing world
Datuak
Izen ofiziala
United States Geological Survey
Izen laburraUSGS eta USGS
MotaEstatu Batuen agentzia federala, geological survey (en) Itzuli eta national mapping agency (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaBiodiversity Information Standards (en) Itzuli, Open Geospatial Consortium (en) Itzuli, ORCID, DataCite (en) Itzuli eta Research Data Alliance (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak7.873 (2016)
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaAmeriketako Estatu Batuetako Barne Saila
Zeren jabe
Ekonomia
Aurrekontua1.316.000.000 $ (2021)
Historia
Sorrera1879ko martxoaren 3a
1879
webgune ofiziala
Facebook: USGeologicalSurvey Twitter: USGS Instagram: usgs LinkedIn: usgs Youtube: UCeXH8GZyV3sVqAr45AvupOA Flickr: 27784370@N05 Bandcamp: usgs GitHub: usgs Edit the value on Wikidata

Ameriketako Estatu Batuetako Barne Sailaren sail zientifiko bakarra da. USGSn 10.000 pertsona inguruk lan egiten dute eta bere egoitza Virginia estatuko Reston herrian du, Colorado estatuko hiriburua den Denverren eta Kaliforniako Menlo Parken bulego garrantzitsuak dituelarik.

USGSak Lurrikara Informazioaren Zentro Nazionala (ingelesez: National Earthquake Information Center) kontrolatzen du Colorado estatuko Golden herrian, munduan zehar gertatzen diren lurrikaren kokapena eta indarra detektatzeaz arduratzen dena.

Historia

aldatu

Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalaren txosten batek iradokita USGSa 1879ko martxoak 3an fundatua izan zen. "Lur publikoen sailkapena, euren egitura geologikoaren, baliabide mineralen eta domeinu nazionaleko produktuen azterketa" lana eman zitzaion. Lan hau 1803an Louisianaren erosketaren ondoren Estatu Batuetara gehitu ziren lurralde zabalak sailkatzeko beharraren ondorio izan zen.

USGSko lehen zuzendaria izan zen Clarence Kingek, agentzia berria azterketa geologikoen zenbait tokiko agentzietatik abiatuta antolatu zuen. Kargua bi urtez bete ondoren, zuzendari bezala John Wesley Powellek ordezkatu zuen.

Zuzendarien zerrenda osoa

aldatu

Kanpo estekak

aldatu