Stade Toulousain Frantziako errugbi taldea da, egoitza Okzitaniako Tolosa hirian duena. Top 14 Ligan parte hartzen du. Europako talderik indartsuenetako bat da, bai Frantziako txapelketan (21 titulu), bai Europako Txapeldunen Kopan (5 titulu) garaipen gehien lortu dituena.

Stade Toulousain
Ezizena(k)La Vierge rouge
("Birjina gorria")
HiriaTolosa (Okzitania)
Sorrera1907
Kirol zelaiaStade Ernest-Wallon
(Edukiera: 19.000)
PresidenteaFrantzia Didier Lacroix
EntrenatzaileaFrantzia Ugo Mola
LigaFrantzia Top 14
2023-241.a
Webguneawww.stadetoulousain.fr
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Historia

aldatu

XIX. mendearen iritsi zen errugbia Tolosa Okzitaniara, eta 1890eko hamarkadan unibertsitateko taldeak sortu ziren. Stade olympien des étudiants toulousains-ek, hiriko talde nagusiak, Frantziako errugbi txapelketaren finala jokatu zuen 1903an, Stade françaisen kontra; paristarrak 8 eta 16 nagusitu ziren.[1]

Stade Toulousain 1907an eratu zen, Stade olympien des étudiants toulousains eta Véto-Sport toulousain batu zirelarik. Urte berean, "Les Amis du Stade Toulousain" elkarteak zazpi hektareako lur eremua erosi zuen lehenbiziko errugbi zelaia eraikitzeko: Stade des Ponts-Jumeaux.[2]

1912an, Frantziako txapelketa irabazi zuen, finalean Racing Club de France Rugby 6 eta 8 garaiturik; denboraldi osoan partida bakar bat ere galdu ez zuenez, La Vierge rouge ("Birjina gorria") izengoitia jaso zuen.[2] 1914-1918 bitartean, Stade Toulousaineko jokalari asko borrokatu ziren Lehen Mundu Gerran, eta 80 baino gehiago hil ziren Verdungo, Sommeko edota Marneko gudu-zelaietan.[3]

1920ko hamarkadan, Frantziako talde nagusia izan zen, eta bost liga irabazi zituen 1922tik 1927ra. Besteak beste, Struxiano, Lubin-Lebrère eta Adolphe Jauregi baxenabartarra izan ziren talde mitiko hartako kideak.[2] Bigarren Mundu Gerraren ondoren liga bat eta bi kopa lortu zituen, baina hurrengo hamarkadetan maila apalagoan ibili zen, eta 1969ko ligako bigarren postua izan zen emaitzarik aipagarriena.[2]

 
Bath Rugbyren aurkako partida 2008ko Heineken Kopan.

1982an, Ernest-Wallon estadio berria inauguratu zen. 1984an, Frantziako hirugarren kopa lortu zuen, taldearen "urrezko aroari" hasiera eman ziona. 1996an, Europako Txapeldunen Kopa eratu zen, eta Stade Toulousain izan zen lehenbiziko txapelduna; hurrengo urteetan beste lau aldiz irabazi zuen kopa: 2003an, 2005ean, 2010ean eta 2021ean.[4]

Palmaresa

aldatu
  • Europako Txapeldunen Kopa
    • Txapelduna (6): 1996, 2003, 2005, 2010, 2021, 2024
    • Finalista (2): 2004, 2008.
  • Top 14 Liga
    • Txapelduna (23): 1912, 1922, 1923, 1924, 1926, 1927, 1947, 1985, 1986, 1989, 1994, 1995, 1996, 1997, 1999, 2001, 2008, 2011, 2012, 2019, 2021, 2023, 2024
    • Bigarrena (8): 1903, 1909, 1921, 1969, 1980, 1991, 2003, 2006.
  • Yves du Manoir Kopa/Frantziako Errugbi Kopa
    • Txapelduna (8): 1934, 1946, 1947, 1984, 1988, 1993, 1995, 1998.
    • Finalista (4): 1949, 1971, 1984, 1985.
  • Kluben munduko errugbi txapelketa
    • Txapelduna (1): 1986.

Jokalari enblematikoak

aldatu
Jokalaria Herrialdea Denboraldiak Aldia Postua Partidak Partidak
selekzioarekin (puntuak)
Tituluak Stade Toulousainekin
Claude Portolan   FRA 15 1981-1996 Harroina 358 3 6 aldiz Frantziako txapelketa
(1985, 1986, 1989, 1994, 1995 eta 1996)
Europako Txapeldunen Kopa (1996)
Serge Gabernet   FRA 14 1974-1986 Atzelaria 317 14 (48) 2 aldiz Frantziako txapelketa
(1985, 1986)
Jean-Claude Skrela   FRA 13 1970-1983 Hirugarren lerroko hegala 276 46 Frantziako txapelketaren finala (1980)
Jean Bouilhou   FRA 12 2001-2013 Hirugarren lerroko hegala 392 2 4 aldiz Frantziako txapelketa
(2001, 2008, 2011, 2012)
3 aldiz Europako Txapeldunen Kopa
(2003, 2005, 2010)
Albert Cigagna   FRA 12 1983-1995 Hirugarren lerroko erdikoa 333 1 5 aldiz Frantziako txapelketa
(1985, 1986, 1989, 1994 eta 1995)
Émile Ntamack   FRA 17 1988-2005 Erdikoa 368 46 (135) 6 aldiz Frantziako txapelketa
(1994, 1995, 1996, 1997, 1999 eta 2001)
3 aldiz Europako Txapeldunen Kopa
(1996, 2003 et 2005)
Yannick Jauzion   FRA 11 2002-2013 Erdikoa 300 73 (103) 3 aldiz Frantziako txapelketa
(2008, 2011, 2012)
3 aldiz Europako Txapeldunen Kopa
(2003, 2005, 2010)
Gérard Portolan   FRA 11 1981-1992 Harroina 239 0 3 aldiz Frantziako txapelketa
(1985, 1986 eta 1989)
Gérald Martinez   FRA 11 1973-1984 Uztartze-erdilaria 211 7 Frantziako txapelketaren finala (1980)
Pierre Villepreux   FRA 10 1965-1975
1977-1978
Atzelaria 149 34 (168) Frantziako txapelketaren finala (1969)
Jean-Pierre Rives   FRA 7 1974-1981 Hirugarren lerroko hegala 137 59 Frantziako txapelketaren finala (1980)
Clément Poitrenaud   FRA 16 2000-2016 Atzelaria 352 47 (35) 4 aldiz Frantziako txapelketa
(2001, 2008, 2011 eta 2012)
3 aldiz Europako Txapeldunen Kopa
(2003, 2005 et 2010)
Vincent Clerc   FRA 14 2002-2016 Hegalekoa 326 67 (170) 3 aldiz Frantziako txapelketa
(2008, 2011 eta 2012)
3 aldiz Europako Txapeldunen Kopa
(2003, 2005 et 2010)
Thierry Dusautoir   FRA 10 2006-2016 Hirugarren lerroko hegala 225 80 3 aldiz Frantziako txapelketa
(2008, 2011 eta 2012)
Behin Europako Txapeldunen Kopa (2010)

Erreferentziak

aldatu
  1. Prairie des Filtres, Toulouse, 26 avril 1903. Ligue Nationale de Rugby, archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  2. a b c d Stade Toulousain: histoire. archives.stadetoulousain.fr (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  3. Pallas, Pascal. Les Toulousains dans la Grande Guerre: le lourd tribut du Stade Toulousain. actu.fr (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  4. Le Stade Toulousain champion d'Europe pour la 5e fois après sa victoire en finale contre La Rochelle (22-17). ladepeche.fr (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).

Kanpo estekak

aldatu