Euskal Errugbi Liga
Euskal Errugbi Liga edo Euro Basque Rugby Challenge Euskal Herrian jokatutako errugbi txapelketa izan zen. 2019an izan zuen aurreneko ekitaldia eta gizonezkoen zazpi taldek hartu zuten parte.[1]. Aviron Bayonnais izan zen aurreneko txapelduna
Euskal Errugbi Liga Euro Basque Rugby Challenge | |
---|---|
Antolatzailea | Akitania Berria EAE Nafarroa |
Sorrera | 2019 |
Eremua | Euskal Herria |
Taldeak | 7 |
Garaipen gehien | Aviron Bayonnais (1) |
Txapelduna | Aviron Bayonnais (2019) |
Webgunea | www.eurobasquerugbychallenge.com |
Etorkizunean emakumezkoen txapelketa egiteko asmoa zegoen, bai eta gizonezkoen bigarren maila bat ere.[2]
Egitura
aldatuZazpi taldek eman zuten izena, hiru lapurtarrek, hiru gipuzkoarrek eta bizkaitar bakarrak. Bi multzo antolatu ziren ligaxkak osatzeko, bata hiru taldetakoa eta bestea laukoa. Talde bakoitzak bi partida jokatu zituen eta multzo bakoitzeko txapeldunek azken finala jokatu zuten.
Taldeak
aldatu- Anglet Olympique ( )
- Aviron Bayonnais ( )
- Bera Bera Rugby Taldea ( )
- Biarritz Olympique ( )
- Getxo Rugby Taldea ( )
- Hernani Rugby Elkartea ( )
- Ordizia Rugby Elkartea ( )
Ekitaldiak
aldatu2019ko Liga
aldatuLigatako partidak abuztuaren 17, 24 eta 31n jokatu behar ziren eta finala irailaren 7an izango zen Ordizian[3], baina Biarritzen izan zen 2019ko G7aren gailurrak sorturiko arazoen ondorioz bigarren jardunaldia ezin izan zen jokatu eta antolakuntzak aldaketak egin behar izan zituen. Irailaren 7an Ordizian bi partida jokatu ziren, Aviron-Biarritz eta Ordizia-Angelu, eta ligan izandako partida bien emaitzen baturaz erabaki zen txapelduna.
Bi partida irabazita Aviron Bayonnais izan zen txapelduna.[4]
- Ligaxkako Emaitzak:
Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|
Hernani Rugby | 19-33 | Aviron Bayonnais |
Biarritz Olympique | 31-21 | Ordizia Rugby |
Anglet Olympique | 52-07 | Bera Bera Rugby |
Getxo Rugby | 24-43 | Hernani Rugby |
- Azken partidak:
Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|
Aviron Bayonnais | 17-10 | Biarritz Olympique |
Ordizia Rugby | 50-07 | Anglet Olympique |
- Txapelduna
Txapelduna |
---|
Aviron Bayonnais |
- Sailkapena:
Taldea | Puntuak | Irabazi | Berdindu | Galdu | Puntuak alde |
Puntuak aurka |
Dif. |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Aviron Bayonnais | 9 | 2 | 0 | 0 | 50 | 29 | +21 |
Biarritz Olympique | 6 | 1 | 0 | 1 | 41 | 38 | +3 |
Anglet Olympique | 5 | 1 | 0 | 1 | 59 | 57 | +2 |
Ordizia Rugby | 5¹ | 1 | 0 | 1 | 71 | 38 | +33 |
Hernani Rugby | 1 | 0 | 1 | 62 | 57 | +5 | |
Getxo Rugby | 0 | 0 | 1 | 24 | 43 | -19 | |
Bera Bera Rugby | 0 | 0 | 1 | 7 | 52 | -45 |
- ¹ Lehen jardunaldian jasotako txartel gorri batengatik laugarren postura jaitsi zen[4].
Erreferentzia
aldatu- ↑ AKITANIA BERRIA – EUSKADI – NAFARROA (EBRC) EUROREGION TXAPELKETAREN AURKEZPENA. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- ↑ Euro Basque Rugby Challenge 2019 | EHK. (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- ↑ Berria. «EUSKAL ERRUGBI LIGA» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
- ↑ a b «Baionako Aviron taldeak irabazi du Euskal Errugbi Liga» Goierriko Hitza 2019-09-07 (Noiz kontsultatua: 2019-09-08).