Edmond Perron[1] (Baiona, 1855eko apirila - 1924ko iraila) musikagile, kantari eta ileapaintzailea izan zen. Bere garaian pertsonaia oso ezaguna izan zen Baionan.

Edmond Perron
Bizitza
JaiotzaBaiona1855eko apirila
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1924ko iraila (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Biografia aldatu

Santizpirituko Sainte Catherine pasabidean (okzitanierazko herri izena la Balène dou Guignou duena) jaio zen 1855ean. Lanbidez ileapaintzailea izan zen, Baiona Handiko Thiers karrikako 5 zenbakian aritu zena.

Musikagile, konpositore eta kantari lirikoa ere izan zen. Oso ahots ona zuen eta Udal Antzokiko abesbatzeko burua izan zen. Orkestra zuzendaria ere izan zen. Baionan musikarekin zerikusia zuten hainbeste ekimenetan parte hartu zuen: Uztailaren 14ko dantzaldiak, fanfarreak, Besta Berri, kontzertuak, Harmonie bayonnaise...Kantari liriko gisa pertsonaia askorena egin zuen; Baionako Figaro ezizena ipini zioten.

Aldian behin artikuluren bat idatzi zuen, adibidez Eskualduna aldizkarian[2]. Baiona gaskoi-hiztunaren ordezkari, 1902ko hiriko ihauteriak berari dedikatuak izan ziren[3].

Lanak aldatu

150 musika obra baino gehiago konposatu zituen. Ospetsuenen artean Marche de l'Aviron dago, Aviron Bayonnais taldeak 1913an Frantziako errugbi txapelketa irabazi zuelako egina.

Iturriak aldatu

Iturri nagusitzat Léon Herranen Nouvelles Chroniques Bayonnaises liburua (Édition-Librairie Limarc, Baiona, 1980) da; ikus 174-177.or.

Erreferentziak aldatu

  1. Edo Edmon. Ikus Argus Carré Plus webgunea[Betiko hautsitako esteka], "Bayonne" atalean.
  2. Pas candidat!, Eskualduna, 1900eko martxoaren 3a.
  3. Euskomedia, Lou carnabal Bayonneus dediat à Edmon Perron.

Ikus, gainera aldatu