European Challenge Cup

European Challege Cup» orritik birbideratua)

European Challenge Cup-a Europako errugbi kluben arteko txapelketa nagusietan bigarrena da. Urtero jokatzen da, European Professional Club Rugby elkarteak antolaturik.

European Challenge Cup
Antolatzailea European Professional Club Rugby
Sorrera 1996
Eremua  Eskozia
 Frantzia
 Gales
 Ingalaterra
 Irlanda
 Italia
 Georgia
Taldeak 18 (2022-23)
Garaipen gehien Ingalaterra London Harlequins (3 Kopa)
Frantzia AS Montferrand (3 Kopa)
Txapelduna Frantzia RC Toulon (2022-23)
Webgunea www.epcrugby.com

Historia aldatu

 
London Harlequins da txapelketa gehien irabazi dituen taldea.

1990eko hamarkadan, errugbia kirol profesional bilakatu zelarik, kirol horren arduradunek kluben arteko nazioarteko lehiaketen beharra ikusi zuten. Lehenik Europako errugbi kopa sortu zen, sei nazioetako talde hoberenak biltzen zituena.

Txapelketa horren arrakastak bultzaturik, beste bat antolatzea erabaki zen. Era horretan, 1996-1997 denboraldian European Conference izenekoa sortu zen.

2012an Biarritz Olympiquek irabazi zuen txapelketa. Bestalde 2018ko finala Bilbon jokatu zen, San Mames zelaian[1].

2019-2020 denboraldian, COVID-19 pandemia zela eta, txapelketa eten zen, eta udazkenean amaitu.

Finalak aldatu

 
Sale Sharks.
 
AS Montferrand.
Urtea Txapelduna Emaitza Txapeldunordea
1997   C.S. Bourgoin-Jallieu 18-9   Castres Olympique
1998   U.S. Colomiers 43-5   S.U. Agen
1999   A.S. Montferrand 35-16   C.S. Bourgoin-Jallieu
2000   Section Paloise 34-21   Castres Olympique
2001   London Harlequins 42-33   R.C. Narbonne
2002   Sale Sharks 25-22   Pontypridd R.F.C.
2003   London Wasps 15-9   Bath Rugby
2004   London Harlequins 27-26   AS Montferrand
2005   Sale Sharks 27-3   Section Paloise
2006   Gloucester Rugby 18-12   London Irish
2007   AS Montferrand 23-19   Bath Rugby
2008   Bath Rugby 24-16   Worcester
2009   Northampton Saints 15-3   C.S. Bourgoin-Jallieu
2010   Cardiff Blues 28-21   Toulon
2011   London Harlequins 19-18   Stade Français Paris
2012   Biarritz Olympique[2] 21-18   Toulon
2013   Leinster Rugby 34-13   Stade Français Paris
2014   Northampton Saints 30-16   Bath Rugby
2015   Gloucester Rugby 19-13   Edinburgh Rugby
2016   Montpellier Hérault 26-19   London Harlequins
2017   Stade Français 25-17   Gloucester Rugby
2018   Cardiff Blues[3] 31-30   Gloucester Rugby
2019   AS Montferrand 23-19   Stade Rochelais
2020   Bristol Bears 32-19   RC Toulon
2021   Montpellier Hérault 18-17   Leicester Tigers
2022   Lyon OU 30-12   RC Toulon
2023   RC Toulon 43-19   Glasgow Warriors

Garaipenak aldatu

Taldea Garaipenak Urteak
  London Harlequins 3 2001, 2004, 2011
  AS Montferrand 3 1999, 2007, 2019
  Sale Sharks 2 2002, 2005
  Northampton Saints 2 2009, 2014
  Gloucester Rugby 2 2006, 2015
  Cardiff Blues 2 2010, 2018
  Montpellier Hérault 2 2016, 2021
...
Herrialdea Garaipenak Finalistak
  Ingalaterra
12
9
  Frantzia
11
15
  Gales
2
1
  EH
1
0
  Irlanda
1
0
  Eskozia
0
2

Europako ezkutua aldatu

2002-2003 denboraldian Europako "hirugarren" txapelketa antolatu zen, batez ere "Sei Nazioetatik" kanpo ziren beste herrien ordezkariei aukera emateko Europa mailan aritzeko (Errumania, Espainia eta Portugal).

Halere lehiaketa honen "ahulezia" nabarmena izanagatik, 3. denboraldia eta gero, bertan behera egon zen. Orduan erabaki zen Errumania eta Espainiako ordezkariek parte hartu behar zutela "Europako txapelketan".

Finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza
2003   Castres Olympique   Caerphilly 40-12
2004   Montpellier R.C.   Viadana 25-19
2005   F.C. Auch   Worcester 23-10

Euskal taldeak aldatu

 
Baionako Avironen partidua Anoetako estadioan , 2011ko martxoaren 5a.

Euskal Herriko talde ezberdinek aukera izan dute Europako txapelketa hauetan parte hartzeko.

  • Biarritz Olympique
    • Europako txapelketa: 4 denboraldi (1997-98, 1998-99, 1999-2000, 2011-12)
      • Txapelduna: 2012
  • Aviron Bayonnais
    • Europako txapelketa: 11 denboraldi (2005-15 eta 2016-17)
      • Final laurdena: 2006
    • Europako ezkutua: denboraldi bat (2004-05)
      • Finalerdia: 2005
  • Bera Bera R.T.
    • Europako ezkutua: denboraldi bakar bat (2004-05)
      • Lehen itzulia: 2004-05

Bilboko finala aldatu

2018eko maiatzaren 11n
Cardiff Blues   31 – 30   Gloucester Rugby San Mames, Bilbo
Ikusleak: 32.543
Epailea:   Jérôme Garcès
entseguak:
T. Williams (41')
G. Smith (54')
B. Scully (75')
gauzatzeak:
J. Evans (41')
G. Anscombe (55')
zigor kolpeak:
J. Evans (4', 15', 50')
G. Anscombe (78')
entseguak:
H. Trinder (8')
M. Atkinson (37')
J. Hanson (58')
gauzatzeak:
B. Twelvetrees (9', 38', 59')
zigor kolpeak:
B. Twelvetrees (26', 40', 62')

Erreferentzia zerrenda aldatu

  1. (Ingelesez) «Mapan agertzeko entsegua - Bizkaiko Hitza» Bizkaiko Hitza 2018-05-11 (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
  2. (Frantsesez) «Toulon 18-21 Biarritz : Terminé , Challenge Européen 2011-2012 - Finale , Rugby - L'Equipe.fr» www.lequipe.fr (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
  3. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Cardiff Blues Challenge Cupeko txapeldun, markagailua iraulita (31-30)» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).

Kanpo estekak aldatu

Ikus, gainera aldatu