Wikipedia:Genero oreka

Wikipedian ez dago genero-orekarik. Mundu osoan kopuru antzekoetan jaiotzen dira gizon eta emakumeak (107 gizon jaiotzen direnero 100 emakume jaiotzen dira[1]) eta heriotza-tasa altuagoak direla eta 101 gizon daude 100 emakumeko[2]. Hala ere, patriarkatuak emakumeei historian zehar izan dien paperak eta Entziklopedia zein liburuetan gizonek jokatutako paperari eman zaion garrantziak eragina izan du Wikipedian dauden emakume eta gizon ratioen artean. Orrialde honetan egoeraren inguruko hainbat datu eskaintzen ditugu, soluzioa emateko lehen pauso gisa.

Wikilariak aldatu

2010ean Nazio Batuen Erakundeak ikerketa bat abiatu zuen Wikipediako irakurle eta editoreen artean. Hainbat gairen artean, generoari buruzko galdera egiten zuen. Wikipediako irakurleen %68,99 gizonezkoak zirela adierazi zuten, eta %30,52 emakumezkoak. Wikipediako editoreen artean, ordea, %86,73 gizonezkoak ziren eta %12.64 emakumeak. Gizonezkoen artean inkesta bete zutenen herena editoreak ziren, eta bi heren irakurle. Emakumezkoen artean seiren bat ziren editoreak.[3]

Gaur egun ez dakigu zenbat wikilari diren emakumezko ez gure irakurleen artean zein den genero oreka.

Wikipediako edukia aldatu

Lehen esan bezala historian zehar gizon eta emakumeen arteko papera ezberdina izan da. Entziklopedia eta liburuetan gizonen lanei arreta handiagoa eman zaie. Hori dela eta, orokorrean, ohikoagoak dira gizonak emakumeak baino kontakizun guztietan. Euskarazko Wikipedia ez dago fenomeno horretatik at. Taula honetan ikus daiteke bilakaera (sinplifikatzearren, generoak gehitu ditugu. Beheko "ikusi emaitzak zuzenean" botoian dituzu zehaztasun gehiago):

Emakume eta gizon biografien ehunekoak denboran zehar
Data Gizonezkoak Emakumezkoak
2017-03 86,37 13,63
2020-03 82,26 17,74
2021-03 79,97 20,03
2023-03 73,82 26,17
2024-01 72,34 27,66

Gainontzeko hizkuntzekin alderatu dezakezu Humaniki proiektuan.

Wikidata bilaketa
ikusi emaitzak zuzenean
Euskarazko Wikipediako emakume guztiak

Biografiak denboran aldatu

Emakumezkoen biografia gehienak XX. mendean jaiotako eta hildakoenak dira, nabarmenki egiten baitu gorantz garai honetan. Grafiko honetan ikus daiteke euskarazko Wikipediako emakume biografia guztien jaiotza data, 1400. urtetik aurrera.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Biografiak espazioan aldatu

Espazioan ere desoreka handia dago herrialde garatu eta garapenaren bidean dauden artean. Emakumezko biografia gehienak Europa eta Ameriketako Estatu Batuetan zentratzen dira, eta badira munduko hainbat herrialde non emakume bat berari buruz ere artikulurik egin ez dugun.

Biografiak lanbidearen arabera aldatu

Lanbidearen arabera biografiak sailkatzen baditugu informazio interesgarria izango dugu. Gizonezkoen artean ohikoagoak dira militar eta politikariak, eta aktoreak edo modeloak emakumeen artean. Hemen azpian dauden hiru grafikotan argi ikusten da dagoen aldea:

Zer egin daiteke? aldatu

Atseginez hartuko ditugu egoera hauei buelta emateko proiektu eta ideia guztiak.

Landu diren herriak aldatu

Hainbat herritan bilerak antolatu dira Wikipediako genero-oreka apur bat hobetzeko.

Ariketa bat Wikidata kontsultatzeko. aldatu
 
Donostialdeko genero-oreka Euskal Wikipedian, herrika 2021

Donostialdeko zenbat gizon/emakume daude Euskal Wikipedian?

Beheko irudia lortu hemen: https://w.wiki/35dE

Donostialdeko datuak ikusita...galdera bat: Lasarteko datuak? Donostiakoak? Hobeak dira datu horiek! Nabarmena da herri horietan propio landu direla genero-oreka, apur bat hobetzeko.[4]

Animatu, bildu herrikideekin eta denen artean sortu emakume herrikideen artikuluak.

Ariketa: Nola lortu Bilboaldekoak? Durangaldekoak? Ea inork asmatzen duen.

Gaurko egunez jaio ziren emakumeak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Sex ratio. CIA.
  2. (Ingelesez) CIA World Factbook. CIA.
  3. Glott, Ruediger; Schmidt, Philipp; Ghosh, Rishab. (2010). Wikipedia Survey - Overview of Results". UNU-MERIT.
  4. «https://twitter.com/kepasarasola/status/1370287282222170114» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).

Kanpo estekak aldatu