Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Artikulu bat grabatu

Lantzeko laguntza eskatu
Lingua Libreri buruzko tailer bat Montréalen
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Wikipediako artikulu bat irakurri eta grabatzea ahozkotasuna lantzeko ariketa izan daiteke. Artikulu oso bat edo zati bat grabatzeko arrazoi asko daude, tartean irisgarritasuna. Baina ikasleentzat ere ariketa ona da edukiak hobeto barneratu eta ahozko konpententzia hobetzeko.

Landutako konpetentziak

aldatu
 
Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki:

Ahozkotasuna lantzeko hautatutako artikuluko gaiaren edo jakintza arloaren arabera, diziplinatako oinarrizko konpetentzia jakin batzuk edo beste batzuk landuko dira.

Zergatik grabatu artikulu bat?

aldatu

Ez-ohikoa izan daiteke artikulu bat grabatzea, baina badaude arrazoi sendoak hori egiteko:

  • Grabatutako artikuluei esker, Wikipediaren edukia eskuragarri dago euskara uler dezaketen baina irakurri ezin dutenentzat. Edo irakurtzeko zailtasun bereziak dauzkatenentzat.
  • Erabiltzaileek Wikipediako artikuluak entzun ditzakete irakurketa eragozten duten lanak egiten dituzten bitartean, baina ez kontzentrazioa (korrika egitea edo etxeko lanak egitea, adibidez).
  • Ikusmen-urritasuna duten erabiltzaileek pantaila-irakurgailuak erabil ditzakete, baina baliteke ez izatea giza ahots bat bezain zehatzak, bereziki euskaraz. Hori bereziki egia da zientzia, matematika, hizkuntzalaritza eta ohiko ahoskera ezohikoa edo ezezaguna, edo sinboloen erabilera eskatzen duten beste arlo batzuekin lotutako artikuluetan.
  • Euskara ikasten dutenentzat ikasteko tresna baliotsua dira. Grabatu zuten orriaren bertsioari esteka bat emanez gero, erabiltzaileek hitzak entzun ditzakete irakurtzen dituzten bitartean.
  • Ikasteko tresna baliotsua dira entzumen-ikasleentzat (ahoz ematen zaien informazioa modu eraginkorragoan entzuten ikasten duten pertsonentzat).
  • Batzuei errazagoa gerta dakieke artikulu batean kontzentratzea entzuten duten bitartean, bereziki arreta galarazten duten soinuak dituen ingurune batean (entzungailuen erabilerarekin).
  • Artikuluak ozen irakurtzean, irakurleek beste editoreek sumatzen ez dituzten akatsak, erredundantziak eta esaldi deserosoak atzeman ditzakete, horrela Wikipediaren bertsio idatzia hobetuz.

Nola egin?

aldatu
  1. Artikuluak banatuko ditugu ikasleekin: zatika, osorik edo nahi den bezala.
  2. Ikasle bakoitzak bere zatia edo artikulua grabatu beharko du, atzeko musikarik gabe, ahalik eta garbien.
  3. Ondoren, Wikimedia Commonsera igoko dugu fitxategi hori.
  4. Amaitzeko, fitxategia artikuluan jarriko dugu. Horretarako artikuluan "Aldatu" sakatuko dugu, lehen lerroan jarriko gara eta, ondoren, goiko menuko "Txertatu" aukeratu dugu; bertan, "Txantiloia" aukeratuko dugu. Behin hor gaudela "Entzun Wikipedia" jarriko dugu txantiloi bilatzailean. Agertzen zaigun leihoan gure fitxategiaren izena jarriko dugu (adb: Eguzki-sistema.ogg).
  5. Aldaketak argitaratuko ditugu (klik goian, eskuinean, dagoen botoian) eta entzuteko prest egongo da artikulua.
  • Fitxategiak formatua irekia izan behar du, OGG (ahal dela), FLAC edo WAV formatuak ere onartzen dira. MP3 gaur egun irekia da ere, baina igoera mugatua dago. Grabazioa egiteko erabiltzen den programaren arabera, formatu horiek lortzea erraza izan daiteke. Bestela, sarean badaude OGG formatura esportatzen duten hainbat tresna. Software libre eta euskaratua ere erabil daiteke, Audacity, esate baterako.
  • WAV fitxategiek asko okupatzen dute, eta artikulu luzeekin arazoak egon daitezke igotzeko. OGG formatuan audioa arinago gordetzen da, memoria gutxiago erabiliz.

Kontuan hartzeko erronkak

aldatu
  • Artikulua hasi eta buka grabatzea interesgarria bada ere, pentsa denborarekin artikuluaren edukia ere aldatuko dela. Hau da, Wikipedian ez dago "amaitutako artikulurik". Artikulu oso luzeak irakurtzea orduetako lana izan daitekeenez, agian interesgarriagoa da artikuluaren laburpen bat egitea, eta hori grabatzea.
  • Ahoskera ere kontuan hartu, Wikipedian euskara batuan egiten dugu eta artikuluen kasuan horrela grabatu beharko dugu.
  • Audio garbia grabatzea ez da erraza. Zarata baldin badago soinua ez da ona izango eta artikulua entzutea ez da atsegina.

Kanpo estekak

aldatu