La Niña Ozeano Bareko erdialdeko eta ekialdeko gainazaleko uraren hozte ziklikoa da. El Niño fenomenoaren kontrakoa da.[1] Ekialdean presio altuak mantentzen dira denbora luzez, mendebaldean presio baxuak sortzen diren bitartean. Gainera, alisio haizeak biziagotzen dira eta ondorioz, El Niñoren kontrako fenomenoa gertatzen da: aire masa hezeak mendebalderantz higitzen dira eta prezipitazio gogorrak Asia hego-ekialdean eta Ozeanian gertatzen dira.

La Niñaren anomaliak (urdinez), 2007ko azaroa.

La Niña aldi batean, Ozeano Barearen ekialdeko ekuatoreko itsasoaren gainazalaren tenperatura normalean baino 3-5 ºC hotzagoa izaten da. La Niña agerpenak gutxienez bost hilabetez irauten du. Eragin handia du mundu osoko kliman, eta Atlantikoko eta Ozeano Bareko urakan-denboraldietan ere eragina du, Atlantikoaren arroan zikloi tropikal gehiago sortzen baitira, haizearen zizailadura baxuaren eta itsasoaren gainazaleko tenperatura beroenen ondorioz; aldiz, Ozeano Bareko ziklogenesi tropikala murriztu egiten da.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Ingurumen hiztegi entziklopedikoa] [2009]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.