San Blas jaia
San Blas jaia otsailaren 3an ospatzen den jai tradizional eta erlijiosoa da, Euskal Herrian, Espainian eta Hego Amerikako zenbait herrialdetan zabaldurik dagoena.
Eztarrien zaindariAldatu
San Blas III. mendeko kristau martiri bat izan zen, gotzai eta medikua. Haur baten eztarriko gaitza mirariz sendatu omen zuela eta, eztarrien zaindaritzat hartzen da kristau tradizioan.
KordoiakAldatu
Horrela, ohikoak dira San Blaseko kordoiak, santuaren irudiaren aurrean bedeinkatu eta lepoan 9 egunez janzten direnak (otsailaren 3a barne), eta gero kendu eta erre egiten direnak, urte osoa eztarriko gaitzak, eztulak, katarroak eta eztarriko edozein infekzio prebenitu egiten dituztelakoan.
Erroskila eta opilakAldatu
Anisezko erroskilak ere San Blas egunez bedeinkatzen dira, eztarriko minaren kontrakoak diren sienesmenarekin.
Eibar, Elgoibar, Soraluze, Tolosan eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan San Blas opilak egiteko tradizio handia dago.
Jaiak eta azokakAldatu
Egun honetan santuaren omenez, hainbat herritan jaiak eta nekazal azokak antolatzen dira. Ganaduarentzako elikagaiak ere bedeinkatzen dira San Blas egunean.
AzokakAldatu
Abadiñokoa azokarik garrantzitsuenetarikoa da eta urtero milaka pertsona biltzen ditu. Laudiok ere hainbat ekintzaz beteriko azoka antolatzen du.
JaiakAldatu
Idiazabalen eta Azkoienen herriko festak ospatzen dira.
Milagron, sua egiten da egun honetan, eta herrikoek suaren ondoan ardoa edan, eta intxaur, piku eta opilak jaten dituzte. Los Arcosen erromeria. egiten da.
San Blas opilaAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |