Ana Zelaia Jauregi

Gipuzkoako nformatikaria, irakaslea eta ikertzailea

Ana Zelaia Jauregi (Zarautz, Gipuzkoa, 1969ko azaroaren 4a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean 1995etik, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean.[1]

Ana Zelaia Jauregi
Bizitza
Jaiotza1969ko azaroaren 4a (53 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Tesi zuzendariaOlatz Arregi Uriarte
Basilio Sierra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Lan nabarmenak
KidetzaE-makumeak
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: ana-zelaia-jauregi

Euskararen prozesamendu automatikoan ikasketa automatikoko teknikak erabiltzen hasi zen lehenengo ikerlarietako bat izan zen, 2016an bere tesian egindako lanarekin.

Informatika Fakultate horretako idazkari ofiziala izan zen 2016 eta 2017an, geroago Adimen Artifiziala saileko idazkaria, eta e-makumeak bilguneko eragileetako bat.[2][3]

UEUkidea da ikasle zenetik eta "Optimizazioa. Programazio lineal" izenburuko liburua argitaratu zuen Victoria Fernández-ekin 1995ean.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. «Irakasleak. Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala saila, UPV/EHU» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  2. Informatika Fakultatea (EHU). (2022). ETB "Biba zuek": Informatika Fakultatea eta Euskal Wikipedia. UPV/EHU.
  3. Wikiproiektu:Informatika. 2022-03-28 (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  4. Fernandez Gonzalez, Victoria; Jauregi, Ana Zelaia. (1995). Optimizazioa. Programazio lineala. UEU ISBN 978-84-86967-65-9. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu