STEM ingelesezko akronimoa da, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren diziplina akademikoak jasotzen dituena (science, technology, engineering & ma­ths). Batez ere hezkuntza arloan erabiltzen da, zientzia eta teknologia alorren sustapenerako. 2020ko hamarkadan, artea eta giza-zientziak barne hartzen duen STEAM terminoa erabili ohi da [1][2].

Hezkuntza

aldatu

STEM mugimenduak, oro har, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako ikasketen ezarpena eta sustapena du helburu nagusi. Ezagu­tza bereizietan oinarritu ordez, modu osatuan bost diziplinen irakaskun­tzan oinarritutako ikaskun­tza-eredua proposatzen du, diziplina arteko ikuspegiarekin eta modu aplikatuan.

Nabarmendu beharrekoa da STEM Hezkun­tzaren kon­tzeptuari eta praktikari buruzko ikuspegi desberdinak daudela. Eskualde edo herrialde bakoi­tzak bere esanahia zabal­tzen edo muga­tzen dubere testuinguru sozioekonomikoa aintzat hartuta.

Emakumezkoen presentzia STEM alorrean

aldatu

STEM alor batzuetan gizonen eta emakumeen proportzioaren artean desoreka dago. UNESCOren (UIS) Estatistika Institutuak 89 herrialde ikertu zituen, eta ikerketa horien laurden bat (%29) emakumeak dira [3]. Desoreka horri aurre egiteko hainbat egitasmo jarri dira abian [4][5][6].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «STEM, STEAM... ¿pero eso qué es?» ODITE: Observatorio de Innovación Tecnológica y Educativa (kontsulta data: 2019-01-08).
  2. «STEAM Euskadi» steam.eus (kontsulta data: 2019-01-08).
  3. «Women in Science» uis.unesco.org 2016-11-18 (kontsulta data: 2019-01-08).
  4. Inspira STEAM – #inspiraSTEAM. (kontsulta data: 2019-01-08).
  5. Innobasque Agencia vasca de la Innovación. (2018-11-21). STEAM espazioa - Gomendioen gida. (kontsulta data: 2019-01-08).[Betiko hautsitako esteka]
  6. «Zientzia-hezkuntza 2018-2019 - Zientzia-hezkuntza Programa» sites.google.com (kontsulta data: 2019-01-08).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu