Abandoibarra etorbidea
Abandoibarra etorbidea Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen etorbide bat da, izen berdineko Abandoibarra eremuan. Bilboko itsasadarraren ezkerraldeko ertzean dago, Uribitarte pasealekuan hasi eta Guggenheim Bilbao Museoa barnealdetik inguratuz Euskalduna jauregia eta Jesusen Bihotzaren plazak bat egiten duten lekuan amaitzen da.
Abandoibarra etorbidea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°16′08.30″N 2°56′17.84″W / 43.2689722°N 2.9382889°W |
Museoa atzean laga ostean, etorbideak itsasadarra zirkulu erdi batez inguratu eta Ingelesen Zelaiaren parke berria ezkerraldera eta Ingelesen Zelaiaren eta Evaristo Txurruka y Brunet kaiak eskuinera dituela luzatzen da.
Etorbide guztian barna Euskotran konpainiako tranbiaren A linea hedatzen da, bertan hiru geltoki dituelarik: Guggenheim geltokia, Abandoibarra geltokia eta Euskalduna geltokia.
Bestalde, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean dauden Deustu barrutia eta Gazteleku auzoarekin honako lau zubien bidez lotzen da: Salbeko zubia, Pedro Arrupe zubia, Deustuko zubia eta Euskalduna zubia.
Ibilbidea
aldatuBilboko itsasadarra erreferentzia modura hartu ez gero eta ibilbidea bi eremutan banatuta, honako eraikin eta eskultura nabarmen hauek topatuko ditugu:
Guggenheim Bilbao Museoa
aldatuEtorbidearen hasiera Uribitarte pasealekuaren amaieran dago, hain zuzen ere, Guggenheim Bilbao Museoaren hasieran. Etorbideak museoa atzetik igaro eta tunel txiki baten bidez Ingelesen zelaiko parkearekin lotzen da, Bilboko Tranbiaren Guggenheim geltokira iritsi arte.
Eraikin nabarmenak:
- Guggenheim Bilbao Museoa.
- Silken Gran Hotel Domine Bilbao, Javier Mariscal eta Fernando Salas arkitektoen estudioak egina.
-
Guggenheim Bilbao Museoaren barndealdea Abandoibarra etorbidetik ikusita
Escultura eta arkitektura elementuak:
- Musa edo Arriagaren monumentua (1948), Enrique Barros Fernándezen lana (1905-1990). Uribitarteen kokaturiko kareharrizko eskultura.
- Ohoretsuen atea. Rubialen monumentua (2000-2001), Casto Solanoren lana (1958). Ingelesen zelaian kokaturiko brontze eta burdinezko monumentua.
- Arku gorriak (2007), Daniel Burenen lana (Boulougne-Billancourt, Frantzia, 1938). Panel laminatu konpaktuak Salbeko zubian.
-
Ohoretsuen atea. Rubialen monumentua, de Casto Solanoren lana
-
Arku gorriak, Daniel Burenen lana
- Maman (1999, 2001an urtua), Louise Bourgeoiseen lana (Paris, 1911, New York, 2010). Ingelesen zelaian eta museoaren alboan dagoen brontze, marmol eta altzairu herdoilgaitzezko eskultura.
- Tulipanak (1995-2004), Jeff Koonsen lana (York, Pensilvania, 1955). Museoan dagoen kromo kopuru handiko altzairu herdoilgaitz laka koloredun zeharrargitsudun eskultura.
- Zuhaitz handia eta begia (2009), Anish Kapooren lana (Bonbai, India 1954). Museoaren urmaelan dauden altzairu herdoilgaitzezko esferak.
-
Maman, Louise Bourgeoisen lana
-
Tulipanak, Jeff Koonsen lana
-
Zuhaitz handia eta begia, Anish Kapooren lana
- Puppy (1992), de Jeff Koons (York, Pensilvania, 1955). Altzairu herdoilgaitzezko eskultura, ongarria eta loraldian dauden landareak, Guggenheim museoaren sarbideko laugunean.
- Ur eta baporezko iturri sistema.
-
Puppy, Jeff Koonsen lana
-
Ur eta baporezko iturri sistema
Eskuinaldean
Itsasadarraren bestaldean, Campo Volantín pasealekua, bertan hainbat eraikin nabarmen daude:
- Hesperia Bilbao hotela.
- Olabarri jauregia, Bilboko Portu Agintaritzaren antzinako egoitza.
Deustuko Unibertsitateko liburutegia, EHUko paraninfoa eta Iberdrola dorrea
aldatuGuggenheim geltokiaren alboan Pedro Arrupe pasabidea eta Ramón Rubial kaleak bat egiten dute, honela Deustuko Unibertsitatea eta Euskadi plaza elkarlotzen dira, bai eta etorbide bera ere. Etorbidearen erdialdeko eremu hau Deustuko zubiraino doa eta Zubiarte merkatalgunearen alboan dagoen Abandoibarra geltokia dagokio.
Eraikin nabarmenak:
Eskulturak:
- Explorer´s book edota Esploratzailearen liburua, Sir Anthony Caroren lana (Londres, 1924). Pedro Arrupe pasabidean dagoen altzairu eta hormigoizko pieza.
- Begirari IV (1997, 2003an ezarria), Eduardo Txillidaren lana (1924-2002). Pedro Arrupe pasabidearen amaieran dagoen 7,10 metro garaierako korten altzairua.
- Judith (2002), Markus Lüpertzeen lana (1941). Erribera parkean dagoen 1.500 Kg-ko modelatutako brontzezko eskultura, Deustuko Unibertsitateko liburutegian.
- Maia (2002), William Tuckeren lana (1935). Deustuko zubia eta Pedro Arrupe pasabidearen artean dagoen 3,5 tonas eta 3 metro garaierako brontzezko pieza.
-
Explorer´s book, Sir Anthony Caroren lana
-
Begirari IV, Eduardo Txillidaren lana
-
Judith, Markus Lüpertzen lana
-
Maia (2002), William Tuckeren lana
Eskuinaldean
Itsasadarraren bestaldean, Unibertsitateen etorbidean, honako eraikin nabarmeen hauek ikus daitezke:
- Jesusen Morroien Erresidentzia Fundatzailea.
- Deustuko Unibertsitatea.
-
Jesusen Morroien Erresidentzia Fundatzailearen eraikina.
Zubiarte, Meliá, parque de doña Casilda y palacio Euskalduna
aldatuEtorbidearen azken eremuak Zubiarte merkataritza-gunearen albotik igaro eta hasta topar con el Casilda Iturrizar parkea eta Euskalduna jauregiaren alboan dagoen tranbiaren Euskalduna geltokiarekin topo egiten du. Jada Euskalduna zubia eta Jesusen Bihotzaren plazaren inguruan.
Erikin nabarmenak:
- Zubiarte merkataritza-gunea (Robert Stern arkitektoa).
- Hotel Meliá Bilbao (Ricardo Legorreta Vilchis arkitektoa).
- Casilda Iturrizar parkea.
- Euskalduna jauregia (Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoak).
Eskulturak:
- Noraezean (2002), Jose Zugastiren lana (Eibar, 1952). Bihurritutako eta kromatutako altzairuzko barrez eginiriko konposaketa espaziala, industrian sakonki oinrritua Erribera parkean eta Euskalduna jauregiaren alboan dago.
- Tokiak eta lekuak (2002), Angel Garrazaren lana (Allo, Nafarroa, 1950). Erribera parkean dagoen 100 tonako pisua, harlauzatxo keramikoez alikatutako hormigoia.
- Dodecathlos (2001), Vicente Larrearen lana (Bilao, 1934). Euskalduna jauregiaren alboan dagoen 72 tonako burdinezko eskultura.
-
Noraezean, Jose Zugastiren lana
-
Tokiak eta lekuak, Angel Garrazaren lana
-
Dodecathlos, Vicente Larrearen lana
Eskuinaldean
Itsasadarraren bestaldean, Botika Zaharra erriberan, honako eraikin nabarmen hauek ikus daitezke:
Zubiak
aldatuGarraiobideak
aldatuEremu hau nagusiki Bilboko Tranbiaren bidez komunikatua dago, bertan EuskoTraneko A lineako zenbait geltoki daudelarik:
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |