Ireki menu nagusia

Gran Hotel Domine Bilbao

Silken Gran Hotel Domine Bilbao» orritik birbideratua)

Gran Hotel Domine Bilbao edota Silken Gran Hotel Domine Bilbao Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen hotel bat da.

Gran Hotel Domine Bilbao
Silken Gran Hotel Domine Bilbao, July 2010 (01).JPG
Gran Hotel Domine Bilbao eraikinaren ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bilbo
Koordenatuak 43° 16′ 03″ N, 2° 56′ 02″ W / 43.2675°N,2.9338138888889°W / 43.2675; -2.9338138888889Koordenatuak: 43° 16′ 03″ N, 2° 56′ 02″ W / 43.2675°N,2.9338138888889°W / 43.2675; -2.9338138888889
Historia eta erabilera
Irekiera2002
Arkitektura
Webgunea http://www.hoteldominebilbao.com/

KokalekuaAldatu

Mazarredo zumardiko 61. zenbakian dago, Guggenheim Bilbao Museoaren parean, eta Abando eta Abandoibarra auzoen artean. Bost izarretako luxuzko hotela da.

HistoriaAldatu

2002an Iñaki Aurrekoetxea Aurre eta Fernando Salas arkitektoen diseinuari jarraituz eraiki zen.

EraikinaAldatu

Ataria, eraikinaren arkitektura ulertzeko funtsezko zatia da, barnealdea argiztatzeaz gain, hotelaren elementu nabarmenetakoa da. Sartzerako unean, bisitariak Javier Mariscalen esskultura bat topatuko du, Altzifre Fosila, honek eraikinaren bertikalitate osoa bere egiten du, lurzorutik hasi eta goiko sabailehioraino. Eskulturak 26 metroko garaiera, bi metro eta erdiko diametroa, eta 90 tonatako pisua du.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gran Hotel Domine Bilbao