Bilboko Meliá hotela, ofizialki Hotel Meliá Bilbao, Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen hotel bat da. 2004an ireki zenean Sheraton Bilbao izenarekin jaio zen.

Hotel Meliá Bilbao
Meliá hotelaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′03″N 2°56′31″W / 43.267508°N 2.941903°W / 43.267508; -2.941903
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2004ko uztailaren 7a
Arkitektura
ArkitektoaRicardo Legorreta
Solairuak11
Webgune ofiziala

Kokalekua

aldatu

Abandoibarrako Leizaola lehendakaria etorbidean dago, Casilda Iturrizar parkea, Eduardo Victoria de Lecea pasealekua, Peña Gantxegiren eraikina, Zubiarte merkataritza-gunea, Abandoibarra etorbidea eta Euskalduna jauregiaren alboan.

Bilboko Arte Ederretako Museoa, Bilboko itsasadarra, Iberdrola dorrea, Euskadi plaza eta Guggenheim Bilbao Museotik ere oso hurbil dago.

Historia

aldatu

2004ko uztailaren 7an Sheraton hotel kate ezagunak inauguratu zuen, 2009ko irailaren 15ean Hotel Meliá Bilbao izena jaso zuen. Ricardo Legorreta mexikar arkitektoak Eduardo Txillidaren lanetan oinarrituz eraikin ikusgarri hau diseinatu zuen.

Eraikina

aldatu

Eraikin gorrixka hau bost izarretako hotela da, 11 solairuko garaiera eta estilo garaikideko 211 gela ditu, denak kalera begira.

Beheko solairuan Aizian jatetxea du, 2014an Michelin Gidaren izar bat lortu zuena.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo