Uribitarte pasealekua
Uribitarte pasealekua Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen pasealeku bat da.
Uribitarte pasealekua | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′53.83″N 2°55′36.51″W / 43.2649528°N 2.9268083°W |
Kokalekua
aldatuIzen berdineko Uribitarte eremuan dago. Bere ibilbide osoan zehar Bilboko itsasadarraren ezkerraldeko ertzetik doa, Uribitarteko kaiaren alboan. Udaletxeko zubian hasi eta Guggenheim Bilbao Museoan amaitzen da, hain zuzen ere, Ingelesen Zelaiko kaia eta Abandoibarra etorbidea hasten den lekuan, Salbeko zubipean. Oinezkoentzako espaloi bikoitza, txirrinduentzako bidegorria, trafikoarentzako bide bat eta Bilboko Tranbiarentako erreserbatutako erdiko eremu bat ditu. Itsasadarraren eskuinean dagoen Campo de Volantín pasealekuarekin Zubizuri bidez lotzen da.
Eraikin eta estatua interesgarriak
aldatuUribitarte pasealekuaren inguruan honako eraikin eta estatua nabarmen hauek daude:
Eraikinak
aldatu- Aznar eraikina. 1948an izen berdineko ontzigintza enpresako Aznar familiak heuren negozienzako egoitza izan zedin eraiki zuten eraikina da. Manuel Ignacio Galíndez arkitektoa proiektu hura gauzatzeaz arduratu zen. Gaur egun, udal egoitzen kokalekua da.
- Behinholako aduanaren eraikina Pio Baroja plazan dago eta 1890ean Eladio Iturria arkitektoak eraiki zuen.
- Albia dorrea.
- Isozaki Atea, Arata Isozaki japoniar arkitektoak Iñaki Aurrekoetxea Aurre bilbotar arkitektoarekin elkarlanean burututako zazpi eraikinez osatutako multzoa. 82 metroko garaiera eta 23 solairu dituzten bi dorre biki, eta 6-8 solairu artean dituzten bost eraikinek osatzen dute.
- Museoalde eraikina
- Zubizuri, Santiago Calatrava valentziar arkitektoaren lana.
- Uribitarteko kaia.
-
Bilboko udaletxearen ikuspegia Uribitarte pasealekutik, Aznar eraikina eskerraldean dagoela
-
Uribitarteko kaia, Albia eraikina, Isozaki Atea eta Zubizuriren ikuspegia itsasadarraren eskuinaldetik
Estatuak
aldatu- Itsasoaren egunaren oroitzapena,Vicente Vázquez Canónico asturiar eskultorearen lana, Bilboko udaletxearen parean.
- Melpómene estatuaren iturria, Enrique Barrosen lana, Francisco Durrioren Bilboko Arriaga monumentua ordezkatzeko asmoz egina. Uribitarte pasealekua eta Uribitarte kalearen arteko elkargunean dago.
-
Itsasoaren egunaren oroitzapena, Vicente Vázquez Canónicoren lana
Garraiobideak
aldatuBilboko Tranbiaren Pío Baroja geltokia eta Uribitarte geltokia.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |