Allo

Nafarroa Garaiko udalerria


Allo[3] ([aʎo]) Nafarroako udalerri bat da. Lizarrako merindadeko herri honek 1.019 biztanle zituen 2014. urtean. Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora dago.

Allo
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Alloko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Allo
AlkateaFernando Sainz Aldaba (Allo Siempre Allo, indep.)
Posta kodea31262
INE kodea31012
Herritarraalloar
Geografia
Koordenatuak42°34′02″N 2°01′09″W / 42.567222222222°N 2.0191666666667°W / 42.567222222222; -2.0191666666667
Azalera36,3 km²
Garaiera429 metro
Distantzia56,3 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria988 (2023:  49)
alt_left 487 (%49,3)(2019) (%48,7) 481 alt_right
Dentsitatea27,22 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 17,94
Ugalkortasuna[1]‰ 15,63
Ekonomia
Jarduera[1]% 68,5 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 13,8 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 7,70 (2018: %3,04)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.villadeallo.org

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Herria, Nafarroa mendebaldean dago, Lizarrako merindadearen erdialdean. Allok Deikaztelurekin egiten du muga iparraldean, Oteitzarekin ekialdean, Deikaztelurekin mendebaldean, eta Sesma eta Lerinekin hegoaldean.

Klima eta landaredia aldatu

Klimaren ezaugarriak mediterranear motakoak dira, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 400 eta 600mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 60 eta 80 egun dira. Udaberri eta uda garaian ohikoak izaten dira ekaitzak, eta Nafarroa hegoaldeko mendietan sortzen dira.

Alloko landaredia klimaren ondorio da, eta jatorrizko landaredia, arte eta ameztiek osatzen zuten, baina nekazaritzaren hedapenak asko murriztu du hauen azalera. Gaur egun, zuhaitzen ordez olibondo, zainzuri eta bestelako laboreak daude. Basoen galera ia erabatekoa izan da, eta 1990eko hamarkadaren hasiera, jatorrizko basoen azaleraren %1 baino ez zen geratzen. Arte eta ameztiez gain, birlandatutako pinuren bat dago herrigunearen inguruan. Dena den, birlandaketak ez ziren Nafarroako beste udalerri batzuetan bezain garrantzitsuak izan.

Auzoak aldatu

Alloko auzoak honakoak dira: Pozarrón, Calvario, El Raso, Catanga, La Paz eta Garchena.

Historia aldatu

Allo jaurerria izan zen XIX. mendera arte, Nafarroako udalerri asko bezala. 1064. urtearen inguruan Peñalengo Antso IV. erregeak, Iratxe monasterioari eman zion dohaintza moduan Alloko San Miguelgo monasterioa. Ondoren, Iratxeko abadiak, koilazo batzuk eta herriko errotaren jabetza jaso zuen. XII. mendearen hasiera, Allo, Aranatzekin batera Antso Fortuñoñesen jabetza izan ziren.

1448an Vianako Carlos printzeak, Leringo konderriaren barnean ezarri zuen Alloko udalerria, eta halaxe jarraituko zuen XIX. mendeko erreforma administratiboa burutu arte. XIX. mendearen bigarren erditik XX. mendearen hasierara arte, nekazaritzaz gain industria garatu zen eta horrela, hurun fabrika bat, distilategi bat eta ospitale bat eraiki ziren.

 
Alloko irin fabrika

Ekonomia aldatu

Alloko biztanleriako gehiengoa tradizionalki nekazaritzan aritu da, gehienbat lehorreko laboreak landatuz. Abeltzaintzak garrantzia gutxi dauka, baina XX. mendearen hasieratik industria, herriko ekonomiaren ardatza bihurtu da. Industriaren barnean, paperaren inguruko iharduerak nabarmetzen dira, horrela, Allon Georgia-Pacific enpresaren lantegi bat dago, Colhogar izeneko marka ekoizten duena. Fabrikak 330 langile dauzka.

Horrez gain, herrian, kontserba lantegiak eta zerealen kooperatiba bat dago. Industria hauek betiere, nekazaritzaren inguruko enpresak dira.

Azpiegiturak aldatu

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[4]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herri eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren.[5]

Demografia aldatu

XX. mendearen lehen hamarkadetan nahiko egonkor mantendu zen populazioa, baina 1930eko hamarkadatik aurrera biztanleen galera handia gertatu zen, eta mende amaierarako populazioaren erdia (1.000 lagun inguru) besterik ez zen geratzen.

Alloko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 92 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 8,57a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

2003an UPN eta Río Mayor hautagaitza independentearen arteko akordioa egon zen; alkatetza lehenak okupatu zuen bi urtez eta bigarrenak beste biz[6].

Alkatea "Allo Siempre Allo" (ASA) zerrenda independenteko Fernando Sainz Aldaba da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Orduan alderdirik bozkatuena UPN izan zen arren, ASAk PSNren botuen bitartez lortu zuen alkatetza. Baliogabeko botoak 10 izan ziren (emandako guztien % 1,29a) eta zurizko botoak 12 (% 1,57a). Abstentzioa % 17,06koa izan zen.

Alloko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 280 4
ASA 205 3
PSN 199 2

2011n Sainzek alkatetza gorde zuen, bere zerrenda bozkatuena izan zelako (PSNrekiko ituna berriztatu gabe) eta besteen arteko akordioen faltan[7]. UPAk (Unidos por Allo) 2 zinegotzi lortu zituen, AUTBk (Allo, Unión, Trabajo y Bienestar) 2, PSNk 1 eta UPNk bat ere ez.

Alloko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
ASA 272 4
UPA 151 2
AUTB 127 2
PSN 101 1
UPN 44 0
Alloko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[8] 2011[9] 2007[10] 2003[11] 1999[12] 1995[13] 1991[14] 1987[15] 1983[16] 1979[17]
Allogatik Elkarrekin %44,11 4 %21,6 2 - - - - - - - - - - - - - - - -
Allo Beti Allo %33,28 3 %38,91 4 %26,87 3 - - - - - - - - - - - - - -
Nafarroako Alderdi Sozialista-PSOE (PSN-PSOE) %20,57 2 %14,45 1 %26,08 2 %39,20 4 %52,67 5 %66,12 6 %39,11 4 %19,82 2 %100 9 - -
Allo, Bategite, Lana eta Ongizatea - - %18,17 2 - - - - - - - - - - - - - - - -
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) - - %6,29 0 %36,70 4 %29,78 3 %26,83 2 - - - - - - - - - -
Rio Mayor Independenteak - - - - %8,78 0 %22,30 2 - - - - - - - - - - - -
Izquierda-Ezkerra (I-Em) - - - - - - %6,65 0 %18,68 2 %29,64 3 - - - - - - - -
Allo Independente - - - - - - - - - - - - %57,21 5 %49,49 5 - - - -
Nekazari Elkartea - - - - - - - - - - - - - - %28,93 2 - - - -
Independenteak 2 - - - - - - - - - - - - - - - - - - %65,20 6
Independenteak 1 - - - - - - - - - - - - - - - - - - %34,80 3

Alkateen zerrenda aldatu

2003-2005 UPN
2005-2007 Sergio Aisa Otxoa Río Mayor (indep.)
2007-2011 Fernando Sainz Aldaba (2011ko urriaren 5ean hil zen[18]) Allo Siempre Allo (indep.)
2011- Mª Angela Gonzalez Alonso (alkateordea) Allo Siempre Allo (indep.)

Udaletxea aldatu

Udaletxea Foruen Plazan dago eta harlankaitz eta harlanduz eraiki zuten XVI. mendean. Eraikuntzaren zati bat, erdi puntuko sei arkuren gainean altxatuta dago. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza z/g

Azpiegitura eta garraioak aldatu

La Estellesa autobus konpainiaren Sartaguda eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Allo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %9,78k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Alloko jaiak abuztuaren 22aren inguruan ospatzen dira, Uren Jainko Santuaren omenez. Jaiak asten diren egunean, herriko biztanle guztiak Alloko kiroldegian batzen dira bazkari herrikoi batean.

Horrez gain, urtean zehar honako ospakizunak antolatzen dira: Ihauteriak, Aste Santua, Gabonak, San Isidro maiatzaren 15ean, eta Madalenak uztailaren 21ean.

Zerbitzuak aldatu

Allo "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Andre Mariaren parrokia: XIX. mendean eraikitako eliza neoklasikoa da. Elizak bost zatitan banaturiko nabe handia dauka. Erretaula naguasia Bernabe Inbertok egin zuen XVI. mendean.
  • Uren Jainko Santuaren basilika: XVII. mendean altxatutako estilo barrokoko eliza da. Gurutze latindar oinarria, eta bi kapera laukizuzen handi dauzka nabe nagusiaren alboetan. Eliza barruan, egurrezko irudi erromaniko bat eta Madalenaren XVI. mende hasierako irudi bat daude.
  • Udaletxea: Alloko Foruen Plazan kokatua, XVI. mendeko azken laurdenean eraiki zen, harlandu eta harlankaitzezko harrian.

Alloar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa