1958ko Italiako Giroa

1958ko Italiako Giroa txirrindularitza Itzuli Handi honen 41. edizioa izan zen. 1958ko maiatzak 18 eta ekainak 8 artean ospatu zen, 3341 kilometroko ibilbidea eginez 20 etapatan. Garailea izan zen Ercole Baldinik proba, batez beste, 36,274 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Itzulia Milanen hasi eta amaitu zen.

1958ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa41. Italiako Giroa
Txapelketa1958 Challenge Desgrange-Colombo
Etapak20
Datakmaiatzak 18 – 1958.eko ekainak 8
Luzera3.341,1 km
HerrialdeaITA Italia
SMR San Marino
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura36,253 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Ercole Baldini (Legnano)
TxapeldunordeaBEL Jean Brankart
HirugarrenaLUX Charly Gaul (Faema-Guerra-Clément)
Eskalatzailerik onenaBEL Jean Brankart
Talderik onenaITA Carpano
◀19571959▶
Dokumentazioa

120 txirrindularik hasi zuten proba eta 77k amaitu zuten.

Ercole Baldini, aurreko urtean hirugarren izan zena eta oraingo edizioan lau etapa irabazi zituena izan zen Giroaren garailea. Berarekin batera podiumean, mendiko sailkapenaren garailea ere izan zen Jean Brankart belgikarra bigarren postuan eta 1956ko Italiako Giroaren garailea izan zen Charly Gaul luxenburgotarra hirugarren postuan egon ziren.

Miguel Poblet txirrindulari katalanak hiru etapa garaipen lortu zituen, eta beste hirutan bigarren amaitu zuen. Federico Martín Bahamontesek eta Salvador Botellak, berriz, etapa bana irabazi zuten. Botella beste etapa batean ere 2. izan zen, egun batez maglia arrosa janztea ere lortu zuelarik, hori lortu zuen lehen espainiarra bihurtuz. 9. etapan 2. izan zen Vicente Iturat eta Bahamontesek irabazi zuen etapan 3. izan zen Jesus Loroño bizkaitarra ere etapa garaipena lortzetik gertu geratu ziren. Sailkapen nagusian Pobletek 6. amaitu zuen, Loroñok 7., Botellak 15. eta Bahamontesek 17.

Talde parte-hartzaileak

aldatu
Taldea Taldeko liderra
Chlorodont Gastone Nencini
Mercier-B.P. Pierre Barbotin
Legnano Giorgio Albani
Faema Federico Martín Bahamontes
St Raphael Jean Claude Annaert
Asborno Peppino Dante
Atala Giancarlo Astrua
Taldea Taldeko liderra
Bianchi Germano Barale
Cali' Broni-Girardengo Walter Almaviva
Carpano Jan Adriaensens
Ignis Renzo Accordi
Ghigi Giuseppe Carizzoni
San Pellegrino Carlo Azzini
Torpado Lino Grassi

Etapak

aldatu
Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a Milan-Varese 178   Belgika Willy Vannitsen   Belgika Willy Vannitsen
2.a Varese-Comerío 26 (banakako erlojupekoa)   Italia Ercole Baldini   Italia Ercole Baldini
3.a Varese-Saint Vicent d'Aosta 187   Espainia Salvador Botella   Italia Arnaldo Pambianco
4.a Saint Vicent d'Aosta-Turin 132   Espainia Federico Martín Bahamontes   Italia Aldo Moser
5.a Turín-Mondovì 193   Italia Alfredo Sabbadin   Espainia Salvador Botella
6.a Mondovì-Chiavari 258   Italia Silvano Ciampi   Italia Giovanni Pettinati
7.a Chiavari-Forte dei Marmi 115   Italia Guido Boni   Italia Giovanni Pettinati
8.a Viareggioko Zirkuitua 59 (banakako erlojupekoa)   Italia Ercole Baldini   Italia Giovanni Pettinati
9.a Florentzia-Viterbo 215   Italia Nino Defilippis   Italia Giovanni Pettinati
10.a Viterbo-Erroma 155   Italia Gastone Nencini   Italia Giovanni Pettinati
11.a Erroma-Scanno 225   Italia Nino Defilippis   Italia Giovanni Pettinati
12.a Scanno-San Benedetto del Tronto 211   Italia Pierino Baffi   Italia Agostino Coletto
13.a San Benedetto del Tronto-Cattolica 192   Italia Guido Carlesi   Italia Agostino Coletto
14.a   San Marino San Marino 12 (banakako erlojupekoa)   Luxenburgo Charly Gaul   Italia Agostino Coletto
15.a Cesena-Bosco Chiesanuova 249   Italia Ercole Baldini   Italia Ercole Baldini
16.a Verona-Levico Terme 200   Espainia Miguel Poblet   Italia Ercole Baldini
17.a Levico Terme-Bolzano 198   Italia Ercole Baldini   Italia Ercole Baldini
18.a Bolzano-Trento 183   Italia Gastone Nencini   Italia Ercole Baldini
19.a Trento-Gardone Riviera 176   Espainia Miguel Poblet   Italia Ercole Baldini
20.a Saló-Milán 177   Espainia Miguel Poblet   Italia Ercole Baldini

Sailkapenak

aldatu
Sailkapen nagusia
1. Ercole Baldini   Italia 92h 09' 30"
2. Jean Brankart   Belgika + 4' 17"
3. Charly Gaul   Luxenburgo + 6' 07"
4. Louison Bobet   Frantzia + 9' 27"
5. Gastone Nencini   Italia + 10' 36"
6. Miguel Poblet   Espainia + 11' 07"
7. Jesús Loroño   Euskadi + 12' 12"
8. Raphaël Géminiani   Frantzia + 13' 12"
9. Pasquale Fornara   Italia + 14' 13"
10. Aldo Moser   Italia + 15' 00"


Mendiko sailkapena
1. Jean Brankart   Belgika -
2. Ercole Baldini   Italia -
3. Charly Gaul   Luxenburgo -


Taldekako sailkapena
1. Carpano   Italia - -

Kanpo estekak

aldatu