1959ko Italiako Giroa

1959ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 42. edizioa izan zen. 1959ko maiatzak 16 eta ekainak 7 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3657 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Charly Gaulek batez beste 35,909 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Proba Milanen hasi eta amaitu zen.

130 txirrindularik hasi eta 86k amaitu zuten proba.

Charly Gaul beste behin itzuli zen Italiako Girora, 1956an lortu zuen garaipenaren, 1957ko gertaeraren eta 1958ko hirugarren postuaren ondoren, oraingoan 1958ko Frantziako Tourraren garaile bezala. Laster, hirugarren etapa, maglia arrosa janztea lortu zuen. Beroa, belaun batean zituen arazoak eta bere taldea zen Emiren laguntza falta gora-behera, Gaulek larrosaz jantzita zenbait egun ematea lortu zuen. Alabaina, Giroan debutatzen zuen Jacques Anquetil frantziarra, 1957ko Frantziako Tourraren garailea izan zena, denbora jaten joan zitzaion, 15. etapan beste batzuen artean, etapa horretako garailea izan zen Miguel Poblet zihoan talde batean nabarmenduta iritsi ondoren lidertza kendu zion arte. Egun horretan lortutako abantailari normandiarrak beste bi minutu gehitu zizkion Susako Haraneko erlojupekoan. Itxura guztien arabera, Anquetil izango zen edizio honen garailea, baina Gaulek oraindik beste balentria bat egingo zuen. Hala, azkenaurreko etapan, edizio honetako etapa erregina izan zena, Gaulek gogor eraso zuen eta bakarrik ihes egin zuen eguneko azken mendatean, Petit San Bernarden, tontorrean Anquetili sei minutu baino gehiago ateratzen zizkiolarik (maglia arrosa lortzeko nahikoa), abantaila hau, mendate honen jaitsieran Gaulen abantaila hamar minutura igo zelarik, hala bere bigarren Italiako Giroa, beste behin, modu epikoan.

TaldeakAldatu

Taldea Taldeko liderra
Ignis Ercole Baldini
Atala Rizzardo Brenioli
Bianchi Germano Barale
Carpano Gabriel Borra
Emi Aldo Bolzan
Faema Hilaire Couvreur
Ghigi Rino Benedetti
Taldea Taldeko liderra
Helyett-Leroux Jacques Anquetil
Legnano Carlo Azzini
Molteni Giorgio Albani
San Pellegrino Ernesto Bono
Torpado Giuliano Bernardelle
Tricofilina-Coppi Guido Boni
   

EtapakAldatu

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a Milan-Salsomaggiore 135   Belgika Rik Van Looy   Belgika Rik Van Looy
2.a Salsomaggiore 22 (banakako erlojupekoa)   Frantzia Jacques Anquetil   Frantzia Jacques Anquetil
3.a Salsomaggiore-Abetone 180   Luxenburgo Charly Gaul   Luxenburgo Charly Gaul
4.a Abetone-Arezzo 178   Italia Armando Pellegrini   Luxenburgo Charly Gaul
5.a Arezzo-Erroma 243   Belgika Rik Van Looy   Luxenburgo Charly Gaul
6.a Erroma-Napoli 213   Espainia Miguel Poblet   Luxenburgo Charly Gaul
7.a Vesubiora igoera 8 (banakako erlojupekoa)   Luxenburgo Charly Gaul   Luxenburgo Charly Gaul
8.a Ischia 31 (banakako erlojupekoa)   Italia Antonino Catalano   Luxenburgo Charly Gaul
9.a Napoli-Vasto 206   Italia Gastone Nencini   Luxenburgo Charly Gaul
10.a Vasto-Teramo 148   Italia Rino Benedetti   Luxenburgo Charly Gaul
11.a Ascoli Piceno-Rimini 245   Belgika Rik Van Looy   Luxenburgo Charly Gaul
12.a   San Marino San Marino 141   Italia Nino Defilippis   Luxenburgo Charly Gaul
13.a Rimini-Verona 233   Espainia Miguel Poblet   Luxenburgo Charly Gaul
14.a Verona-Rovereto 143   Belgika Rik Van Looy   Luxenburgo Charly Gaul
15.a Trento-Bolzano 198   Espainia Miguel Poblet   Frantzia Jacques Anquetil
16.a Bolzano-San Pellegrino 245   Italia Alessandro Fantini   Frantzia Jacques Anquetil
17.a San Pellegrino-Genova 241   Italia Arrigo Padovan   Frantzia Jacques Anquetil
18.a Genova-Turin 180   Italia Vito Favero   Frantzia Jacques Anquetil
19.a Valle de Susa 51 (banakako erlojupekoa)   Frantzia Jacques Anquetil   Frantzia Jacques Anquetil
20.a Turin-Saint-Vincent 100   Italia Alfredo Sabbadin   Frantzia Jacques Anquetil
21.a Aosta-Courmayeur 296   Luxenburgo Charly Gaul   Luxenburgo Charly Gaul
22.a Courmayeur-Milan 220   Suitza Rolf Graf   Luxenburgo Charly Gaul

SailkapenakAldatu

Sailkapen nagusia
1. Charly Gaul   Luxenburgo 101h 50' 26"
2. Jacques Anquetil   Frantzia + 6' 12"
3. Diego Ronchini   Italia + 6' 16"
4. Rik Van Looy   Belgika + 7' 17"
5. Imerio Massignan   Italia + 7' 31"
6. Miguel Poblet   Espainia + 10' 21"
7. Graziano Battistini   Italia + 10' 47"
8. Guido Carlesi   Italia + 13' 35"
9. Ernesto Bono   Italia + 13' 36"
10. Gastone Nencini   Italia + 13' 49"


Mendiko sailkapena
1. Charly Gaul   Luxenburgo -
2. Imerio Massignan   Italia -
3. Hans Junkermann   Alemania -


Taldekako sailkapena
1. Atala   Italia - -


Aurrekoa
1958ko Italiako Giroa
Italiako Giroa
1959ko maiatzak 16 eta ekainak 7 artean
Ondorengoa
1960ko Italiako Giroa

Kanpo estekakAldatu