Zientziaren historia
Zientziaren historiak zientziaren garapena aztertzen du historian zehar, bai gizarte zientzietan, bai natura zientzietan eta bai zientzia formaletan. Horrez gain, zientziek haien artean zein kultura, ekonomia, gizarte, politika, erlijio eta ideologiekin dituzten harremanak ere ikertzen ditu. Ordea, zientziaren historialariek erabilitako metodoak aztertzen dituen arloari zientziaren historiografia deritzo.
Zientzia, mundu naturalari buruzko ezagutza enpiriko, teoriko eta praktikoa da; mundu errealeko gertakarien behaketa, azalpena eta iragarpena azpimarratzen dituzten zientzialariek sortua.
Scientist edo zientzialari ingelesezko hitza, lehen aldiz William Whewell-ek erabili zuen XIX. mendean[1], aurretiaz naturaren ikertzaileak "filosofo natural" deitzen zirelarik. Hala ere, mundu naturalaren behaketak Antzinarotik egin dira, metodo zientifikoa Erdi Arotik erabiltzen da eta zientzia modernoa Aro Berrian, bereziki Iraultza zientifikoan, hasi zen garatzen[2].
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) cls. Whewell and the coining of ‘scientist’ in the Quarterly Review – Science Comma. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Hendrix, Scott E.. (2011-03-22). «Natural Philosophy or Science in Premodern Epistemic Regimes? The Case of the Astrology of Albert the Great and Galileo Galilei» Teorie vědy / Theory of Science 33 (1): 111–132. ISSN 1804-6347. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
BibliografiaAldatu
- Zientziaren historia. A. C. Crombie Pentsamenduaren Klasikoak Corpuseko 72. liburua. Itzultzailea: Koldo Morales Belda. 2002