Buztinezko taulatxo
Buztinezko taulatxoak idazteko euskarriak izan ziren, K. a. 5500. urtetik aurrera erabiliak. Tartariako taulatxoak (Vinča kultura) ezagutzen diren zaharrenak dira. Espezialista askoren ustetan hauek izango lirateke idazteko metodo zaharrenak. Dena dela, gai polemikoa da oraindik orain. Garbi dago, bestetik, sumertar zibilizazioan helburu horrekin erabili zirela eta sumertarrek hainbat mendez iraungo zuen tradizioa ireki zutela. Taulatxo horiek, sumertar kulturan hasita, Mesopotamian, zibilizazio Hititan, Zibilizazio minoikoan eta Mizenastar zibilizazioan erabili ziren. Dena dela, Zibilizazio minoikoan eta Mizenastar zibilizazioan kontabilitatea eramateko erabili ziren bakarrik.[1]
Erabilera
aldatuTablatxo hauek estileteak edo sastakaiak erabiliz grabatzen ziren (gr. stylós). Grabatu ondoren airean lehortzen ziren edo labean egosten ziren. Jaso diren historiaren lehenengo artxiboak euskarri horietan aurkitu dira. Horrela izan ziren ere bai lehendabiziko liburutegiak. Mesopotamian aurkitutako taulatxoak idazkera kuneiformez idatzita daude. Gaur egun 500.000 baino gehiago jaso diren taulatxoak.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)(Frantsesez):Vatikanoko Museoen informazioa.