Ireki menu nagusia

Irrati-teleskopio

Astroek igortzen dituzten irrati-uhinak jasotzen eta aztertzen dituen teleskopioa

Irrati-teleskopioa astronomian erabiltzen den norabidezko irrati-antena mota bat da[1][2][3]. Irrati-teleskopioek zeregin handia izan dute espazioko hainbat fenomeno ulertzeko, hala nola quasarrak eta pulsarrak. Irrati-uhinez baliatuz galaxien erdiguneak aztertu ahal izan dira; hauts kosmikoa dela eta teleskopio optikoentzat ikustezinak diren eskualdeak. Orain, Nazioarteko Astronomia Elkarteak (Europa, Ipar Amerika, Asia eta Australiako astronomoek osatzen dute) irrati-teleskopio erraldoia eraikitzeko asmoa zabaldu du. Square Kilometre Array (SKA) izeneko teleskopioak, hain zuzen, kilometro karratuko azalera izango du, gaur egun dagoen handiena baino 200 aldiz handiagoa. Irrati-teleskopio berria 2010ean hasiko dira eraikitzen eta Big Bang ondorengo uneetan eratutako egiturek igorritako seinale ahulak ikertzeko balioko du.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irrati-teleskopio